MENU
REUNION-ESKOLA-GRADA

Miribillako Bizkaia Frontoian daude deituak ostegun honetan Eskola Laguntzaile guztiak

Ostegun honetan, urriak 25 Eskola Laguntzaile guztiak daude deituak Miribillako Bizkaia Frontoian. Bilera honetara joatea derrigorrezkoa da, izan ere bertan ikasturte honetako berritasun guztiak adierazteaz gain, materiala jasoko da.

Bilerako gai zerrenda honakoa izango da:

•19.15 etan:  Ongi etorria eta materiala jasotzea BIZKAIA FRONTOIAN.
• 19.30 etan: Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentearen agurra bertaratutakoei.
• 19.35 etan: Pili Perez, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Eskola Kirol Arduradunak “Eskola Laguntzailea” programaren inguruko azalpena emango du.
• 19.45 etan: Jesus Ituiño, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko zuzendari teknikoak Arautegiaren gaineko hitzaldia emango du.
• 20.00 etan: Arbitroen Batzordeak Arautegia aurkeztuko du.
• 20.10 etan: Erreguak eta galderak.
• 20.15 etan: Ekitaldiaren amaiera

Gogoratu bilerara joatea derrigorrezkoa dela. Beharrezko dokumentazioa eta materiala emango den toki bakarra izango da eta bertan denboraldi honetako berritasun guztiak adieraziko dira. OSO GAI GARRANTZITSUAK JORRATUKO DIRA bileran. Hori dela eta ezingo da beste inor etorri “laguntzaile” bat ordezkatzera.