MENU
INF-FEM-DURANGO-INFA-FEM

Bizkaia, Kantabria eta Errioxa Lurralde Arteko Txapelketan izango dira

Datorren urriaren 21ean  Lurralde arteko III txapelketa ospatuko da Durangoko Landako Kiroldegian eta bertan izango dira haur mailako Bizkaia, Kantabria eta Errioxako selekzioak. Gureek Euskadi eta Nafarroako lurralde selekzioen arteko txapelketan prestatzeko baliatuko dute eta besteek Espainiako Autonomia mailako selekzio arteko txapelketa prestatzeko.

Txapelketa hau igandez ospatuko da osotasunean, eta emakumezko zein gizonezkoak arituko dira. Bizkaiko neskak faboritoak izango dira, aurreko edizioetan gailendu ondoren.

EGUTEGIA

09:30 BIZKAIA -KANTABRIA emakumezkoak

11:15 BIZKAIA -KANTABRIA gizonezkoak

13:00 KANTABRIA – ERRIOXA emakumezkoak

15:00 KANTABRIA – ERRIOXA gizonezkoak

16:45 BIZKAIA – ERRIOXA emakumezkoak

18:30 BIZKAIA – ERRIOXA gizonezkoak