MENU
LV-CM-UNM-GETXO

EUSKAL LIGAK: Zornotza (GG) Bilbao eta Unamuno (GK) nagusi derbietan

(ARGAZKIA: GetxoSaski)  Euskal Ligetako lehen faseko lehen jardunaldiak ez du garrantzia bereziko albisterik utzi talde bizkaitarrentzat. Zornotzak eta Bilbao Unamunok garaipen bana lortu zuten jokatutako derbietan. Orotara 2 garaipen 6 partiduetan da gure taldeek utzitako balantzea.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Hiru talde bizkaitar daude multzo honetan, eta horietariko bik elkarren aukrka jokatzen duten. Bilbao Unamunok atzetik hasi zen eta Zornotza, lehen urteko jokalariekin, garaipena lortu du lehen derbi honetan 54-65. Talde bilbotarra hobeto sartu zen partiduan (12-5 eta 17-8) baina lau hiruko jarrian sartu ondoren, Zornotzak markagailua irauli zien eta berdintasuna izan zen nagusi. Hortik aurrera berdeek dominatu zuten eta abantailak hamar puntutik gorakoak izan ziren.

Beste alde batetik, Loiolak ezer gutxi egin ahal izan zuen Fundacion 5+11 talde faboritoaren aurka 61-80.

GIZONEZKO KADETEAK

Beste derbi bizkaitar bat izan dugu kadeteetan, multzo honetako Euskal Ligako jardunaldia irekitzen zuen partidua hain zuzen. Bilbao Unamunok GetxoSaski hartu zuen etxean eta hori-beltzek ezer gutxi egin ahal izan zuten 82-50. Eneko Roldanek bere gain hartu zuen taldearen lidertza eta getxokoek ezin izan zioten geratu. Uribe Kostakoek ez zuten beharrezko eraginkortasuna izan 9. Minutuko 18-6koari buelta emateko eta hortik aurrera abantailak hasten joan ziren amaiera arte.

Emozio gutxiko partidua izan zen Loiola Indautxu eta Easo Urdabururen aurkako. Donostiarrek hasieratik abantaila hartu zuten baina bizkaitarrak gai izan ziren erantzuteko. Hirugarren laurdenean ordea, 5-24ko partzialak lur jota utzi zituen bizkaitarrak eta garaipena gipuzkoarrentzat izan zen 47-64.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Garaipen bat hiru partiduetan. Hori izan da talde bizkaitarrek maila honetan lortutakoa. Tabirako Baque izan da jardunaldi honetan garaipena lortu duen bakarra;Tabirako 55 Askatuak 44. Partiduaren erritmoa durangarrek jarri zuten baina azken laurdenera arte ez ziren gai izan erabakita uzteko. Naia Sarasua izan zen partiduko onena 16 punturekin.

Zorte txarragoa izan zuten Loiola Indautxu eta Gernika KESB taldeek, Asador 10 Gibajs eta Funbide ISB taldeen aurka 79-65 eta 52-47 galduta urrenez urren.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Emakumezko Juniorretako ordezkari berdinak izan ditugu emakumezko kadeteetan ere, eta balantzea ere berdina izan da; garaipen bakarra. Oraingoan Loiola Indautxu izan da garaile, Asador 10 Gibajas taldeari 51-55 irabazita. Talde bilbotarraren puntuen erdiak baino gehiagok Joane Legarretak sartu zituen, 23 punturekin.

Gernika KESB taldeak ezer gutxi egin ahal izan zuen Easo Menditxuren aurka (30-68). Movilteck-ek 48-45 irabazi zion Tabirako Baque taldeari Maria Otaegi jokalari erabakigarriari esker.