MENU
EK-ORDIZIA-STZI

Santurtzik EBAko Euskal Kopa titulua berriz ere lortzea dauka helburu

EBAko Euskal Kopako lehen jardunaldian talde bizkaitar bakarra izango da baina tituluaren bila irtengo da. Basoa Banaketak taldeari 55-62 irabazi zion. Talde morearen fitxaketetako bat ,Urtxulutegi, partiduko nabarmenetarikoa izan zen.

Santurtzikoek Ordiziako Majori kiroldegian lortu zuten lehendabiziko garaipena. Jon Urtxulutegik oso denbora gutxi eman arren hasierako minutuetatik agertu zen. 11-16koa adierazten zuen markagailuak baina Iñaki Jimenezenek trantsizio azkarren eta erasoei esker 13-16 gurbildu ziren. Bigarren laurdenean Ordizia Santurtzi baino hobeto irten zen eta atsedenaldira 27-27 iritsi ziren.

Hirugarren laurdena Santurtzik partiduan hobeto satuta abiarazi zuen, batez ere defentsan erakutsitako intentsitatea eta Juan Torresen asmatzeari esker. Abantailak lortzen hasi ziren eta pasa en urteko Asier de la Iglesia kontrolpean zuten. (28-37)

Hirugarren laurdeneko azken segundoetara abantaila handiarekin iritsi ziren 39-47. Miguel Angel Fernandezen taldeak Majoriko jokalariak gelditzeko gai izan ziren. Urtxuk eta Juan Torresek bere horretan jarraitzen zuten bitartean, Albisuk ondo zuzentzen zuen jokoa eta horrek denboraldiko lehendabiziko garaipena eman zion Santurtziri, 55-62.

.