MENU
mario-lopez-plata

Mario López, zilarra Europako U18F txapelketan

Igande honetan Mario Lopez entrenatzaile gernikarrak berriz ere domina bat lortu du nazioarteko txapelketa batean. Emakumezkoen U18F selekzioko hautatzaileak ezin izan zuen urrea lortu Udineko (Italia) Europako Txapelketan, izan ere finalean Alemania gehiago izan zen 54-67.

Multzoen fasean, espainiarrek galdu egin zuten Serbiaren aurka eta Poloniaren aurkako kruzean irabazi egin zuten. Final laurdenetan Belgikari 72-73 irabazi zioten. Finalerdietan Espainiak Hungariari irabazi zion, nahiz eta hasierako minutuetan gaizki jokatu. Finalean Alemania zuten aurrean. Talde germaniarra gehiago izan zen hasieratik eta Espainia ez zen gai izan abantailak murrizteko. Azkenean zilarrarekin konformatu behar izan zuten.

Gauzak horrela, Mario Lopezek lorturiko zilarra, Itziar Ariztimuñok lorturiko urrea eta Ibon Martinez eta Pablo Mijangosek lorturiko brontzeari gehitu behar zaie, horiexek baitira bizkaitarren nazioartean erdietsitako lorpenak.