MENU
cartel-3x3-sani

VIII. Saniko Jaiak 2018 Minibasket Torneoa

Uztailaren 25 eta 26an ospatuko da 2018ko VIII. 3×3 Saniko Jaiak Minibasket Torneoa, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin.

Bi egunetan jokatuko da torneoa, uztailaren 25a txikienen txanda izango da Minibasket mailara arte eta Uztailaren 26an handienek hartuko dute parte 17:00etatik aurrera Levante plazan, San Inazioko metro geltokitik bi minutura. 3×3 formatuan eta Minibasketeko saskiekin jokatuko da. Talde bakoitzak gehienez 4 parte hartzaile izan ahalko ditu.

Informazio gehiago edo izena emateko bidali mezu elektroniko bat indarsaski@bizkaiabasket.com helbidera edo bestela egunean bertan ordu erdi lehenago bertara hurbildu. Irabazle guztiek saria izango dute!