MENU
staff-bb-leboro

Pueyo, Mumbrú, Elorduy: Urrezko LEB mailako Bilbao Basketeko Kirol Zuzendari eta staff teknikoak aurkeztu dira

RETAbet Bilbao Basketek etxeko jendea hautatu du Urrezko LEB mailako staff teknikoa osotzeko. Alex Mumbru eta Jorge Elorduy ariko dira zeregin horietan, lehen eta bigarren entrenatzaile bezala urrenez urren.

Gaur goizean, Bilbao Arenan ospatzen den Bilbao BAsket Campusaren harira prentsaurrekoa antolatu dute eta bertan aurkeztu dute datorren urteko teknikarien lan talde berria. “Talentuak berdin dio, baloi bakoitzagatik borroka eta esfortzua ezingo dira negoziatu”, adierazi du Beltzezko Gizonen entrenatziale berriak.

Rafa Pueyo Kirol Zuzendari berriak plantilla eratzerako orduan pazientzia jokatuko dutela adierazi du. “Top” jokalariak eta LEB mailan esperientzia dutenak bilatuko dituzte. Lehendabizi Javi Salgadorekin hitz egin dugu. “ Badu gure interesen berri eta hitz egiten ari gara. Espero dugu akordio batera iristea”.

Bukatzeko Mumbruren laguntzailea izango den Jorge Elorduyk LEb maila “ ACB-rekiko oso desberdina dela adierazi zuen.” Bertan, “entrenatzaile eta taldeak ez diote errespetu handirik aurkariari. Defentsak ez dira horren kontserbadoreak eta jokalarien profila ezberdina da”.