MENU
calendarios-FEB

Lointek Gernika Bizkaia, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik egutegien berri izan dute

Burutu dira Dia Liga, LF2 eta EBAko zozketak Espainiako Saskibaloi Federazioaren partetik. Lointek Gernika Bizkaia, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik beraz, denboraldi berriko egutegien berri izan dute. Abendu gogorra aurreikusten zaie hiru taldeei, izan ere hilabete horretan jokatu dute Ferrol,Girona eta Avenidaren aurka urrenez urren. GDKO A multzoan izango da beste behin eta Urretan jokatuko du aurreneko partidua Cerdanyolaren aurka. Azken partidua ere etxean jokatuko du, kasu honetan Segle XXI izango dute aurkari. Santurtzi EBAko talde indartsuenetarikoa izango da. Easo izango dute aurkari ezkerraldekoek lehen jardunaldian.

DIA LIGA

Txapelketako data nagusiak:

- SuperKopa: 2018ko urriak 11 osteguna
- Lehen jardunaldia: 2018ko urriak 13 larunbata
- Lehen itzuliko amaiera: 2018ko abenduak 30 igandea
- Erreginaren Kopa: 2019ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra
- Liga Erregularreko Amaiera: 2019ko apirilak 7 igandea
- Final Laurdenetako Play-offa: 2019ko apirilak 10-14-17*
- Finalerdietako Play-offa: 2019ko apirilak 20-24-27*
- Finala: 2019ko maiatzak 2-5-9*
* Talde espainiarren bat Euroligako play-offetara sailkatzen bada aldaketak izango dira

Egutegi osoa

LF2

Txapelketako data nagusiak:

- Lehen jardunaldia: 2018ko urriak 6
- Liga Erregularreko Amaiera: 2019ko apirilak 13
- Azken Fasea: 2019ko apirilaren 25etik 28ra

Egutegi osoa

EBA AA MULTZOA

Txapelketako data nagusiak:

- Lehen jardunaldia: 2018ko urriak 14
- Liga Erregularreko Amaiera: 2019ko apirilak 27
- A4 Finala: 2019ko maiatzak 4-5
- Azken Faseak: 2019ko maiatzak16-19