Itziar Ariztimuño, Europako U20F Txapelduna eta lehiaketako berreskuratzaile onena | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
itzi-esp

Itziar Ariztimuño, Europako U20F Txapelduna eta lehiaketako berreskuratzaile onena

Selekzioarekin lanean dabiltzan bizkaitarrak gogor ari  dira eta lehen pozak iritsi zaizkigu. Itziar Ariztimuñok 20 urtez azpiko txapelketa irabazi du Hungarian, Serbiari 69-50 irabazita.

Ariztimuño Miguel Mendezek hautaturiko 12koan egon zen eta finalean hasierakoan irten zen. Lointek Gernika Bizkaiakoak 2 puntu, 3 errebote, 4 asistentzia eta 4 berreskuratze lortu zituen. Jokalari bilbotarrak 4 puntu, 2,7 errebote, 3,3 asistentzia eta 2,6 lapurreta lortu ditu batez beste Europako Txapelketa honetan, Txapelketa osoko baloi berreskuratzaile onena izan delarik. Denboraldiari amaiera ezin hobea eman dio.

Borja Fernandez ere U18M selekzioarekin izan da baina ezin izan du kortea pasa. Dena dela meritu handia dauka hasiera zerrendan ego izanak.

Txikienen artean, Naia Zubiaga (Gernika) eta Daviane Mindoudi (Unamuno) deituak izan dira U12F Talentu Operazioan parte hartzeko. Lehiaketa hau Iscar herrian ospatuko da Uztailaren 29ª eta Abuztuaren 1ª bitartean.

Bizkaiko Selekzioetan ohikoa den Mario Lopez  U18F taldeko entrenatzaile bezala egongo da Udineko Europako txapelketan. Uztailaren 10etik Alcazar de San Juanen daude kontzentratuta eta Europako Txapelketa Abuztuaren 4an hasiko dute.

Uda honetan ez dauka lehiaketa ofizialik, baina Oier Ardanza Palman izango da Uztailaren 22tik 29ra hurrengo nazioarteko partiduak prestatzeko Jesus Lazaroren agindupean.

Con la U16M otro bizkaino, Aitor Etxeguren, ahora en las filas del Basket Zaragoza se encuentra en la lista de 18 nombres dad por el seleccionador Javier Zamora que trabaja en Palma de Mallorca desde el 16 de julio para preparar el Europeo de Serbia que arranca el 10 de agosto.