MENU
  • _DAM9812_result
  • _DAM9823_result
  • _DAM9827_result
  • _DAM9834_result
  • _DAM9843_result
  • _DAM9858_result
  • _DAM9873_result
  • _DAM9895_result
  • _DAM9878_result
  • _DAM9880_result
  • Untitled-1
  • _DAM9949_result
  • _DAM9955_result
  • _DAM9956_result
  • _DAM9974_result
  • _DAM9980_result
  • _DAM9982_result
  • _DAM9986_result
  • _DAM9992_result
  • _DAM0001_result
  • _DAM0005_result
  • _DAM0013_result
  • _DAM0018_result
  • _DAM0027_result
  • _DAM0028_result
  • _DAM0034_result
  • _DAM0038_result
  • _DAM0051_result
  • _DAM0053_result
  • _DAM0054_result
  • _DAM0057_result
  • _DAM0068_result
  • 41326943110_7098ec1680_k

Frantziak Alemania Txapeldunaren aurka 72-50 galduta esan dio agur Barakaldoko Hiria txapelketari. Euskadi azpi-txapeldun Espainiar azken partiduan irabazita.

(Argazkia: Daniel Álvarez) [box]Barakaldoko Hiria Torneoko azken jardunaldia Frantziak Alemaniari 72-50 irabazitako partiduarekin hasi zen. Alemaniarrek bere estiloarekin jokatu zuten, defentsan borrokatuz, baina frantziarrak ondo moldatu ziren kanpoko jaurtiketekin. Defentsan ez ziren fin ibili Alemaniarrak eta frantziarrek ondo aprobetxatu zuten egoera hori beraien abantaila handitu eta partidua 17 puntuko aldearekin irabazteko Ivan Fevrier frantziarraren joko onari esker (16 puntu, 4/6 hiruko) eta erasoan erakutsitako konstantziari esker, 72-50 bukatu zen partidua. Euskadik garaipen garrantzitsua lortu du Espainiaren aurka eta bigarren postuan bukatu dute. Pablo Lasorenek defentsa bikaina erakutsi zuten eta Espainiarrek soilik 58 puntu lortu zituzten. Aipagarria Aitor Zubizarretak lortutako 11 puntu eta 5 erreboteak 16 puntuko balorazioarekin eta Pol Molins Espainiarraren 5 puntu 4 errebote eta 4 asistentziak, 11ko balorazioarekin.[/box]

FRANTZIA 72 – ALEMANIA 50

Presio eta defentsa onarekin hasi zuen lehen laurdena Alemaniak. Arrisku gunera sartzea eragozten zuten baina Frantzia bikain aritu zen kanpoko ajrutiketetan ((T2 4/10; T3 3/5; TL 4/5)  lehen laurdenean eta beraz ez zen inolako arazoa izan. Lehen laurdenean 21-11. Bigarren laurdenean joko oldarkorra erakutsi zuten biek ala biek. Erasoko erreboteak alemaniarrentzako izan ziren, eremutik puntu asko sartuz. Ivan Fevierren partidua azpimarratzekoa izan zen, 14ko balorazioarekin eta zelaiko jaurtiketetan (3/3 T3an) lortuz. Lehen zatiko 45 minutuak Frantziarren aldekoak izan ziren, 37-28.

Bigarren zatian Alemaniak erritmoa asko jaitsi zuen, barneko jokaldietan eta perimetrotik frantziarrek puntu asko lortuz. Alemaniarren entrenatzaileak bi hutsarteak agortu zituen lau minutu baino gutxiagotan. Bere jokalariak eremuan jarri ziren baina inolako emaitzarik gabe. Jean Aime Toupaneren jokalariak aldeak handitu zituzten markagailuan 17 puntutara (54-37). Azken laurdenean Frantziarren nagusitasunak jarraitu zuen eta aldeak 22 puntutara igo zituzten. Azken emaitza 72-50.

 (Kronika: Iñigo Morete eta Endika Sasia)

EUSKADI 70 -  ESPAINIA 58

Mikel Urizek sartu zituen Espainiarentzako lehen hiru puntuak (3-2,4.min). Defentsak protagonista ziren eta seigarren minutuan 8-4koa adierazten zuen Lasesarreko markagailuak. Mendiaren 2+1eko bati esker, harmailetako zaletuak mugiarazi ziren baian Espainiarrek partidua berdintzea lortu zuten 14-14. Lasorenek hutsartea eskatu zuten lehen laurdena bukatzeko 30 segundo falta zirenean. Lehen laurdena 16-14.

Mikel Sanzek hiruko batekin debutatu zuen eta partiduak lehen laurdeneko ildoa jarraitzen zuen. Puntu gutxi eta Euskadi aurretik (21-18, 14.min). Debutariek kanpotik saskiratzen jarraitzen zuten, Iñigo Royoren hirukoarekin oraingoan (26-20). Pablo Lasorenek alderik handiena lortu zuten Luis Guilen hutsartearen ondoren (30-22). Atsedenaldira 32-26.

Espainiarren erreakzioa bigarren zatian etorri zen 34nako berdinketarekin. Zubizarretarenek 5 puntu lortu zituzten jarraian. Mendiaren beste 2+1eko bati esker Euskadi aurretik zen 44-37. Espainiak ez zuen amore ematen eta hirukoekin saiatu arren, Borja Mendia bikain zebilen eta hirugarren laurden a+11 bukatu zen.

Azken  laurdena Euskadi indartsu sartu zen, 61-44. Partidu amaiera arte 12 puntutik gorako abantaila kudeatu zuten etxekoek, Luis Guilen selekzioari aukera guztiak zapuztuz. (70-58).

(Kronika: Iván Salazar eta Basketbasko.com)