RETAbet Bilbao Basket taldeak Oviedon jokatuko du Urrezko ligako lehen partidua eta Zornotzak CB Tormes izango du lehen aurkaria | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
calendarios-lebs

RETAbet Bilbao Basket taldeak Oviedon jokatuko du Urrezko ligako lehen partidua eta Zornotzak CB Tormes izango du lehen aurkaria

Astelehen honetan Espainiako Saskibaloi Federazioak Urrezko eta Zilarrezko LEB ligetako egutegiak zozketatu ditu. Bertan daude Bilbao Basket eta Zornotza talde Bizkaitarrak. Hiruburukoek Liberbank Oviedo izango dute aurkari etxetik kanpo lehen jardunaldian eta etxeko lehen aurkaria TAU Castelló izango da. Zornotzarren kasuan, etxean jokatuko dute lehen partidua CB Tormes taldearen aurka.

URREZKO LEB MAILA

Txapelketaren data nagusiak:

- Lehen jardunaldia: 2018ko urriak 5  Ostirala
- Lehen itzuliaren azken partidua: 2019ko urtarrilak 11 Ostirala
- Asturiasko Printzesa Kopa: 2019ko Otsailak 8 Ostirala
- Liga Erregularraren amaiera: 2019ko Maiatzak 3 ostirala
- Lehen Playoff-a: 2019ko maiatzaren 10etik 22ra
- Final Four: 2019ko Ekainak 1 eta 2

Egutegi osoa

ZILARREZKO LEB MAILA

Txapelketaren data nagusiak:

- Lehen jardunaldia: 2018ko urriak 6 larunbata
- Zilarrezko LEB Kopa: 2018ko abenduak 22 larunbata
- Liga Erregularraren amaiera: 2019ko maiatzak 11 larunbata
- Igoera Fasea: 2019ko maiatzak 18 eta 25

Egutegi osoa