MENU
SORTEO-EUROCUP-FVIB

Lointek Gernika Bizkaiak Basket Namur Capitale izango du aurkari Eurocupeko taldekako fasera sailkatzeko partiduan.

Ostiral honetan izan da Munichen Eurocup Women txapelketarako zozketa eta Gernikarren Basket Namur Capitale izango da Bizkaitarren aurkaria taldekako fasera sailkatzeko. Kanporaketa gaindituz gero Girona, Uni Gyor (Hungria) eta Clube Uniao Sportiva (Portugal) izango dute aurkari gernikarrek.

Pasa den astean egin zuten ofizial FIBA Europakoek gernikarren parte-hartzea Eurocup 18/19 torneoan. Taldekako fasera sailkatzeko  lehendabizi kanporaketa bat gainditu beharko dute.  Nantes Reze (Frantzia) edo Basket Namur Capitale (Belgika) ziren Gernikarren aurkariak izateko hautagaiak eta azkenean belgikarrak izan dira zozketan irten direnak.

Jon eta etorriko formatuan jokatuko dute, lehendabizi Gernikan. Datak urriaren 9 eta 12a  izango dira, Dia Liga eta Open Dayarekin batera. Maite Etxandia eta Ana Hormaetxe izan dira zozketan Gernikarrak ordezkatuz eta dagoeneko lanean dabiltza data egokiak bilatzeko.

Lehen kanporaketa pasatuz gero, Lointekek taldekako fasea F multzoan jokatuko du Girona, Hungariako Uni Gyor eta Portugalko Clube Uniao Sportivarekin. Taldekako multzoetan 40 talde daude guztira, hau da, 4 taldez osoturiko 10 multzo eta bi konferentzia. Gernikarrak bigarrenean daude. Taldekako fase hau Katalunian hasiko lukete.