Bizkaiak 76-95 irabazi dio Padurari, LIII. Madalenak 2018 Torneoko lehen jardunaldian | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • U20-BIZKAIA-PADURA
  • U20-BIZKAIA-PADURA1
  • U20-BIZKAIA-PADURA2
  • U20-BIZKAIA-PADURA3
  • U20-BIZKAIA-PADURA4
  • U20-BIZKAIA-PADURA7
  • U20-BIZKAIA-PADURA9
  • U20-BIZKAIA-PADURA010
  • U20-BIZKAIA-PADURA011
  • U20-BIZKAIA-PADURA013
  • U20-BIZKAIA-PADURA014
  • U20-BIZKAIA-PADURA015
  • U20-BIZKAIA-PADURA016

Bizkaiak 76-95 irabazi dio Padurari, LIII. Madalenak 2018 Torneoko lehen jardunaldian

Astelehen honetan eman zaio hasiera LIII. Madalenak 2018 torneoari. Bizkaiko U20 selekzioa izan da jokatzen aurrera etxeko taldearen aurka. Garaipena selekzioarentzat izan da 76-95. Carlos Ballesterosenek hirukoekin asmatu dute, 12 sartuz eta gehiago izan dira.

Hasieratik argi geratu ziren taldeen intentzioak. Agerikoa zen biek ala biek erasoan irabazi nahi zutela partidua, eta asko asmatu zuten. Padurak saskiratzeko bidea aurkitu zuen Bizkaiko nagusitasun fisikoa gaindituz. Lehen laurdena aurretik bukatu zuten 24-21. Orduan iritsi zen selekzioaren erantzuna,4 hiruko jarrian, lehena Mojarena, beste bi Garciarena eta azkena Menarena. Gauzak horrela markagailua irauli zuten. Padurak ordea, ondo erantzun zuen, atsedenaldirako 3 minuturen faltan 12 puntu behera egotetik, atsedenaldira 46-48 joatera.

Hirugarren laurdenean hiru kontraeraso jarraian lortu zituen Bizkaiak eta berriz ere aldeak handitu zituzten. Josemi Nievarenek hutsartea eskatu zuten (46-54). Garik partiduan sartuta mantendu zituen bereak eta abantailak 10 puntutik gora eraman zituen (63-74,30.min). Padura saiatu zen baina Ander Nievaren lesioak aukera gabe utzi zuen Arrigorriagako taldea. Bizkaiak aurrera jarraitu zuen, banakako kalitatea argi utziz. Azkenean 76-95.

TORNEOKO EGUTEGIA

Astelehena 16

20:00etan: Padura 76 -Bizkaia 95

Asteazkena 18

20:00etan: Padura – Iraurgi SBT

Ostirala 20

2000etan: Bizkaia – Iraurgi SBT