MENU
  • U20-BIZKAIA-ISB
  • U20-BIZKAIA-ISB2
  • U20-BIZKAIA-ISB3
  • U20-BIZKAIA-ISB5
  • U20-BIZKAIA-ISB8
  • U20-BIZKAIA-ISB7
  • U20-BIZKAIA-ISB6

Bizkaiak Disdirari irabazi dio (53-79) eta bere nagusitasuna berretsi du LIII. Madalenak 2018 Torneoan

Bizkaiko U20M selekzioak Arrigorriagako LIII Madalenak 2018 Torneoa irabazi du beste behin. Ostiral honetan eman zaion amaiera torneoari Disdira Bitxitegia eta Bizkaitarren arteko finalarekin. 53-79 nagusitu zen selekzioa. Bigarren laurdenean bizkaitarrak aurretik jarri ziren eta barneko jokoak azken laurdenean erabakita utzi zuen. Atsedenaldian omenaldia jaso zuen CB Paduran instituzio bat den Gorka de Juanek, izan ere 34 urteren ondoren bere kirol ibilbideari agur esan dio, bere biziko kluba izan den Paduran. Padura taldeko 5 zenbakia erretiratua izan da Asier Cabelo eta Iker Madariagarenarekin batera.