MENU
  • PRESENTACION-TORNEO-BARAKAL
  • PRESENTACION-TORNEO-BARAK5
  • PRESENTACION-TORNEO-BARAK4
  • PRESENTACION-TORNEO-BARAK3
  • PRESENTACION-TORNEO-BARAK2
  • PRESENTACION-TORNEO-BARAK1

Dena prest X. Barakaldo Hiria Torneoa hasteko

Asteazken honetan burutu da Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioek, Barakaldoko Udala, Barakaldoko UKE, Bizkaiko Foru Aldundia, FEB, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin antolatzen duten X Barakaldo Hiria Saskibaloi Torneoaren aurkezpena. Ekainaren 29an hasi eta Uztailaren 1ean bukatuko den txapelketa hau Lasesarre Kiroldegian burutuko da eta zaleek gizonezkoen saskibaloi onena eta Euskal Selekzio absolutua ikusteko aukera izango dute.

 

Barakaldoko Udaleko prentsa aretoan burutu da aurkezpena eta bertan izan da Basa, Euskal Saskibaloi Federazioko maskota.

 

Gorka Zubiaurrek Barakaldoko UKE-ko presidenteak eman zien ongietorria bertaratutako komunikabideei. Txapelketa honek berdintasunaren aldeko apustu garbia daukala nabarmendu zuen, izan ere “ emakumezkoak eta gizonezkoak txandaktu egiten dira urtez urte” eta gainera “ Euskal Selekzioa nazioartean lehiatzen ikusteko aukera bikaina da” nabarmendu zuen. Lasesarre kiroldegiari buruz ere hitz egin zuen eta “ 3.000 pertsona sartzen dira bertan eta hiru egunetan jendez lepo egotea gustatuko litzaiguke” esan zuen, “mundu guztiari animatzen diogu Lasesarrera hurbiltzera” adierazi zuen ondoren. X. Barakaldoko Hiria torneo hau “ Gure hirian kirola sustatu eta goi mailako lehiaketak ekartzeko egiten dugun jardueretako bat” dela adieraziz bukatu zuen bere tartea Gorka Zubiaurrek.

 

Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidenteak bere esker ona erakutsiz hasi zuen bere tartea. “ Eskerrik asko Barakaldoko Udalari, 10 urte dira torneo hau antolatzen dugula eta ondo funtzionatzen duen lehiaketa dugu. Pasa den urtean datak aldatu genituen ekainera ekarriz eta erantzuna oso ona izan zen jokalari eta publikoaren partetik” Mendiak zaletuak hurbiltzea nahi du: “Hiru egunetan jendea Lasesarrera hurbiltzera animatzen dugu, gogoratu sarrera dohainik dela”.

 

Euskadiko Saskibaloi Federazioko Presidenteak ere hitz egin zuen. German Mongek kirolaz haratago doazen gaien gainean hitz egiteko aprobetxatu zuen. Lehendabizi Basa aurkeztu zuen, ESF-ko maskota berria. Basajaun batean oinarrituta dago. Ondoren, “Euskadi eta Alemaniako Selekzioen arteko partiduan omenaldi bat egingo diegi Javi Salgado eta Ricardo Uriz selekzioko bi kide garrantzitsuei. Ez da agur bat, beraien ibilbideko aitortza baizik. Hori dela eta ESF-ko Urrezko intsignia emango diegu”, adierazi zuen. “Pablo Lasori ere gure esker ona erakutsi nahi diogu, selekzioari entrenatzeko erakutsitako prestutasunagatik” Esanez bukatu zuen.

Aurkezpena Javi Salgadok bukatu zuen, “Joakalri guztien izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Barakaldoko udalari saskibaloiaren alde torneo garrantzitsu hau antolatzen laguntzeagatik”. Ondoren bere esker ona eman zien “Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioei txapelketa hau errealitatea izan dadin egiten duten esfortzuagataik. Jokalariei asko gustatzen zaigu elakrrekin aste betez entrenatzea eta euskal selekzioaren deia jasotzea. Sarritan sata oso zailetan izan arren, posible den guztietan prest gaude” eta bukatzeko “jokatzeko rrikitan gaude, maila handiko txapelketa izango da, oso erakargarria” esan zuen.

Euskal Selekzioko akpitainak guztiei deia luzatu zien asteburuan Lasesarrera hurbiltzeko: “Dohainik da, saskibaloiaren jaia izango da, aurkarien maila ikaragarria da, etorkizuneko europako izarrak han izango dira. Txapelketa benetan erakargarria jokalari zein ikusleentzat”.