MENU
FAIR-PLAY

Miriam García eta Nahikari Sáez izango dira “Fair Play-ko” sarituak

Aurretik azaldu dizuegun bezala, XXV. Bizkaiko Saskibaloi Galak aldaketak izan ditu, parte-hartzea sustatu eta atal berriak barneratuta. “Fair Play” saria jarri da aurten berritasun bezala eta horretarako zuen laguntza eskatu dizuegu, esperientzien berri eman diezaguzuen. Proposamen ezberdinak aztertu ondoren, Erandioko Altzaga Saskibaloia taldeko Miriam Garcia eta Nahikari Saezen proposamenak hartu ditugu.

Escolapios klubak jakinarazi zigun Emakumezko Senior mailako Liga Erregularreko azken partiduan, ERANDIO ALTZAGA eta AMETZA ESCOLAPIOS taldeen artekoan, Sara Ballesteros jokalari bilbotarrak luxazio bat izan zuen sorbaldan eta Erandioko taldeko bi jokalarik segituan sorbalda bere tokian jarri zioten. Gertaera horretan Joko Garbiaren adibide argia ikusi genuen. Horregatik guztiagatik jokalari eta profesional hauek saria jasoko dute ostiral honetan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proposamenenekin parte hartu duten guztiei eta gure partetik Bizkaiko kantxetan Joko Garbia erakusten jarraitzera animatzen zaituztegu.