MENU
EUROCUP-GKA-GIR-ITZI

Lointek Gernika Bizkaia berriz ere EuroCup Women-en egongo da

Berriz ere Europan. Lointek Gernika Bizkaiak, bigarren urtez jarraian, EuroCup Women txapelketan parte hartuko du. Asteazkenean itxi zen epea EuroCup txapelketan parte hartzeko Espainiako Saskibaloi Federazioari eskaera egiteko. Lointek Gernika Bizkaiak, bere babesle nagusiari esker eta Día Ligan egindako denboraldi onak tarteko, eskaera aurkeztu du berriz ere; Espainiako Saskibaloi Federazioak tramitatu ostean FIBA Europak ontzat eman du.

FIBA Europak onarpen ofiziala eman dio Lointek Gernika Bizkaiari Eurocup 18/19 txapelketan parte hartzeko. Klubak ekainaren 27a baino lehen dokumentazioa aurkeztu eta eskatutako ordainketak burutu behar ditu.

Egutegiaren zozketa Munich-en egingo da, datorren uztailaren 5ean. Gernikako taldeak oraindik ez daki sailkapen fasean parte hartu beharko duen ala, iaz bezala, zuzenean taldekako fasean sartuko den. Kontu hori izena eman duten talde kopuruaren araberakoa da eta, ekainaren 27an argituko da.