MENU
  • TORNEO-2-GEN0
  • TORNEO-2-GEN1
  • TORNEO-2-GEN9
  • TORNEO-2-GEN8
  • TORNEO-2-GEN7
  • TORNEO-2-GEN6
  • TORNEO-2-GEN5
  • TORNEO-2-GEN4
  • TORNEO-2-GEN3
  • TORNEO-2-GEN2
  • TORNEO-2-GEN

Elkartasun saskibaloiak arrakasta izan du Portugaleteko 2 belaunaldi Torneoan

Igande honetan Portugaleteko General Castaños kalea baloiz eta saskiz bete zen. Ondo pasatzeko gogoak nagusitu ziren Bi Belaunaldi torneoan.

Fundación BizkaiaBasket eta Oribeltza Klubak  antolatuta, Bizkaiko Saskibaloi Federaziaoren laguntzarekin antolatu dute Fundazioaren Beninerako Baloiak Proiektuaren alde jolasten den torneoa. Portugaleteko herritarrek bikain erantzun zuten beste behin.

Lau saski, bi maila, nagusiak eta txikiak, denak elkarrekin bi orduz. Guztira 65 bikotek hartu zuten parte jaurtiketen torneo honetan. General Castaños kalea itxi egin zuten honetarako eta txikienentzako puzgarriak ere izan ziren. Bertaratutakoei kamiseta bat eman zitzaien.