Gozatu X. “Barakaldoko Hiria” Torneoaz boluntario bezala | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
EUSK-CAT-FINAL-VOLUNTARIOS

Gozatu X. “Barakaldoko Hiria” Torneoaz boluntario bezala

Saskibaloia gustuko baduzu eta Europako etorkizuneko izarrak aurrez aurre ikusi nahi badituzu, apunta itzazu  ekainaren 29,30 eta uztailaren 1a zure agendan. Data horietan jokatuko da X. Barakaldoko Hiria Torneoa 20 urtez azpiko Espainia, Frantzia, Alemania eta Euskadiko maila absolutuko selekzioekin.  Boluntario bezala parte hartu dezakezue.

Eremu asko daude eta seguru baten batean parte hartu nahiko duzula:

INSTALAZIOAK: Instalazioen funtzionamendu eta partiduen garapen egokia bermatzeko boluntarioak.

TALDEAK: Taldeen boluntarioak, hauetaz arduratuko direnak. Beharrezkoa izango da hizkuntzak ezagutzea.

ESTATISTIKAK: Partiduetako estatistika taldeei laguntzea.

INFORMATIKA: Torneoko hardware eta informatika sistema guztiak behar den bezala funtzionatzeko laguntzea. Estatistiketan laguntzea. Partiduak grabatzea.

PRENTSA: Albisteen eremuari laguntza ematea.

ARBITROAK: Partiduak hasi aurretik arbitroei laguntza ematea.

MEDIKU ARLOA: Lehen sorospenak

Parte hartzeko interesa baduzu edozein eremutan eta horrekin batera saskibaloia ikuspuntu hurbilago batetik bizitzeko aukera izan nahi baduzu, bidali egiguzu zure eskaera.

BOLUNTARIO ESKAERA