MENU
CTO-ESP-INF-FEM-GKA-POSA

HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronato Maristas Lugo baino gehiago izan da Inlingua FCBG izango du aurkari final zortzirenetan

Astearte honetan bukatu zen Haur mailako Espainiako Txapelketen multzoen fasea eta Gernikak beste porrot bat jaso zuen, oraingoa Allarizen (50-61) aurka. Patronatok erraz irabazi zion Lugoko Estudiantesi. Fase berri honetan Inlingua FCBG izango du aurkari. Asteazkenean izango da zita, 12etatik aurrera.

PATRONATO MARISTAS 83 – ESTUDIANTES LUGO 46

Patronatok irabazi beharra zeukan final zortzirenetan izan nahi bazuen eta baita lortu ere. Erraz gailendu ziren galiziarren aurka. Cahcón bikain hasi zen eta 23 puntu eta 40 errebote lortu zituen. Azken garaipenean jokalari erabakigarria izan zen. Hirugarren laurdenean erabaki zen partidua.

Final zortzirenetan Inlingua FCBG izango dute. Real Madrilen atzetik bigarren postuan geratu dira multzoen fasean. Granadakoen aurkako partidua asteazken honetan izango da 12:00etatik aurrera.

GERNIKA 50 – CB ALLARIZ 61

Ezin izan dio garaipenarekin agur esan Gernikak. Azken jardunaldian Allarizen aurka jokatu dute eta aurreko partidetan baino lehiakortasun handiago erakutsi badute ere, ez da nahikoa izan. Azken laurdenera 31-49 iritsi ziren. Gernikarrak saiatu ziren baina ezin. Paule Loroño izan zen bizkaitarren taldetik onena 7 puntu eta 7 erreboterekin.