HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronatok garaipen errazarekin eta Gernikak porrot latzarekin abiatu dute Espainiako Txapelketa | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
JJEE-INF-PATRONATO-CAMPEON

HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronatok garaipen errazarekin eta Gernikak porrot latzarekin abiatu dute Espainiako Txapelketa

Igande honetan hasi da Haur Mailako Espainiako Txapelketa bai emakumezkoen mailan eta bai gizonezkoan. Galiziako lurretan jokatzen ari diren txapelketa honetako bizkaitarrak Patronato maristas eta Gernikagatik ordezkatua daude.  Talde biek multzoen fasea emaitza ezberdinekin abiarazi dute.  Bilbotarrek 81-42 irabazi dute saski azpian erakutsitako nagusitasunagatik eta gernikarrak ezin izan zioten Arangureni irabazi, 64-42.

PATRONATO MARISTAS 81 – ARANGUREN MUTILBASKET 42Jesus Ituñorenak gaizki hasi ziren eta atsedenaldirako partidua erabakita utzi zuten. Chacon eta Rodriguezen nagusitasun fisikoa erabakigarria izan zen. Astelehen honetan CP Roda izango dute aurkari 20:00etatik aurrera.

ARANGUREN MUTILBASKET 64 – GERNIKA 42

Gernika gaizki hasi bazen re pixkanaka nafarren mailara hurbiltzen hoan zen.  Baina gehien behar izan zutenean Gernikarrak ezin izan zuten aurrera egin eta 8-2ko partzial batek azken 64-42kora eraman zuen. Bigarren jardunaldian Soar Gran Canaria ahaltsua izango dute aurkari 19:00etan.

.