MENU
cartel-gala

Parte hartu eta erabaki nortzuk izango diren Bizkaiko Saskibaloiaren XIV. Galako sarituak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak aldaketak aurkeztu ditu Bizkaiko Saskibaloi Galaren formatuan. Klub eta zaletuen parte hartze zuzena bilatu nahi du sarituak hautatzerako orduan eta horrez gain maila berri bat ireki du; “Fair Play Experientzia” Ekainaren 22an Euskalduna Jauregian ospatuko den gala honetan, denboraldiko jokalari eta entrenatzaileen aitortzak zuek erabakiko dituzue. Federazioak hiru izen proposatuko ditu atal bakoitzean eta klubek erabakiko dute.

Klub bakoitzak boto bat. Klub guztiek dute hiru hautagaik bozkatzeko aukera. Federazioak mezu bat bidaliko du kluben ohiko helbide elektronikoetara eta hauek Maiatzaren 11ko 12:00ak arte izango dute 3 ataletako beraien bozka adierazteko epea. Klubei sare sozialak gehituko zaizkie, bertan edozein zaletu, jarraitzaile, jokalari, entrenatzailek eta gurasok bozkatzeko aukera izango du. Bozkatzeko esteka honakoa da: HERRI BOZKETA eta behin Sareetako bozketa guztiak jasota, boto bakar bezala hartuko dira kontuan, klub baten balio berdinarekin.

Gala honetako beste berritasun bat, “Fair Play” saria izango da.  “Joko Garbiari” eskainitako sari honen hautaketan parte hartzea ezinbestekoa izango da. 30 eguneko epea zabaldko dugu, Ekainaren 1eko 12:00ak arte, eta denboraldi honetan Eskola Kirolean  edo kirol federatuan izandako “fair play” esperientzia bat konta beharko diguzue. Jokalari, entrenatzaile, zaletu, Zuzendaritza edo arbitroek izandakoa izan daitezke. Jasotako proposamen guztien artean, sari berri jaso dezakeen hautagai egokia aukeratzeko balorazioa egingo dugu. Zuen fair play esperientziak prensa@bizkaiabasket.com  helbideak jasoko ditugu.

Denboraldi honetako sarituak honako hauek izango dira:

1. Denboraldiko kluba: C.B. Oribeltza Portugalete
2. Denboraldiko jokalaria (gizonezkoa): Mikel Sáinz de la Maza, Xabier López-Arostegui eta Joseba Iglesias
3. Denboraldiko arbitroa: Fernando Garzon
4. Denboraldiko entrenatzailea: Natxo Lezcano, José María Alcántara eta María Elena Ruano
5. Denboraldiko jokalaria (emakumezkoa): Itziar Ariztimuño, Jone Azkue eta Gracia Alonso de Armiño
6. Fair Play Esperientzia
7. Urrezko intsignia