MENU
LV-CAD-FEM-SEMI-LOIOLA-GKA

EUSKAL LIGAK: Loiola azpi-txapeldun eta Gernikak Espainiako txapelketarako txartela lortu du Emakumezko Kadeteetan

(ARGAZKIA: Basketbasko) 

Denboraldi amaiera eman die Kadeteetako Lauko Finalek Euskal Ligetan. Arrasaten Emakumezko Kadeteenak ospatu ziren non Loiola Indautxu azpi-txapeldun geratu zen eta Gernika KESB taldeak Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen. Gizonezkoetan Bilbao Unamunok eta Loiola Indautxuk finalerdietan galdu zuten.

 

Emakumezkoetan Loiola Indautxu titulua lortzetik gertu izan zen baina azken unean Ointxe Araskiren aurka amore eman zuen. Finalerdietan derbi bizkaitarra izan genuen. Loiola eta Gernika finalerako txartela lortzeko lehiatu ziren. Bertan Alex Aurrerenak faborito argiak ziren. Hirugarren laurdena arte oso orekatua izan zen guztia. Hortik aurrera Loiolak dena eman zuen eta Espartari ez zen gai izan inor geldiarazteko. Gorritxoak nagusi 63-46.

Gernikarren porrota Ointxe Araskiren garaipenarekin batera etorri zen beste finalerdian. Horri esker, Espainiako txapelketarako hirugarren txartela bizkaitarrentzat izan zen, A1 Liga Erregularreko hirugarren sailkatu bezala.

 

Finalean Loiola Indautxuk Ointxeri gauzak oso zail jarri zizkion. Hasieran Ointxek min asko egin zuen saskipean, baina bilbotarren defentsan ondo kokatu ziren. Atsedenaldian 34-28, etxekoen hiruko baten ondoren. Bigarren zatian huts egite gehiago izan ziren. Ointxe Araskik ez zuen hirukoekin asmatu eta Loiolak egoera iraultzeko aukera izan zuen. Uxue Esparta on batek 38-41koa lortu zuen azken laurdenean. Azken 3 minutuetara arte berdintasuna izan zen nagusi, 50-48. Orduan Badiolak hirukoa sartu zuen etxeko taldearentzat eta Loiola Euskadiko azpi-txapelketarekin konformatu behar izan zen.

Gizonezkoetan gure ordezkariak ez ziren gai izan finalerdietatik pasatzeko. Lortzetik hurbilen egon zena Bilbao Unamuno izan zen, Easo Adarrari gauzak gehiago zaildu baitzion. Hirugarren laurdenaren erdialdean aldeak zabaldu zituzten gipuzkoarrek 40-27.Orduan, urdinek 6-24ko partziala lortu zuten. Bilbotarrek eskura zeukaten finalerako txartela baina Anabitarte agertu zen ondoan, bizkaitarrei sari gabe utziz.

Loiola Indautxu ere saiatu zen Fundación 5+11 talde faboritoaren aurka, baina 12. Minuturako 30-11koa adierazten zuen markagailuak. Atzetik joan ziren uneoro eta baskoniarrek ez zuten garaipena arriskuan ikusi.