BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Larramendi eta Deustuko Ikastola nagusi bere mailetan | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • JE-BIZK-MINI-FEM012
  • JE-BIZK-MINI-FEM011
  • JE-BIZK-MINI-FEM010
  • JE-BIZK-MINI-FEM9
  • JE-BIZK-MINI-FEM8
  • JE-BIZK-MINI-FEM7
  • JE-BIZK-MINI-FEM6
  • JE-BIZK-MINI-FEM5
  • JE-BIZK-MINI-FEM4
  • JE-BIZK-MINI-FEM3
  • JE-BIZK-MINI-FEM2
  • JE-BIZK-MINI-FEM
  • JE-BIZK-MINI-FEM029
  • JE-BIZK-MINI-FEM028
  • JE-BIZK-MINI-FEM027
  • JE-BIZK-MINI-FEM026
  • JE-BIZK-MINI-FEM025
  • JE-BIZK-MINI-FEM024
  • JE-BIZK-MINI-FEM022
  • JE-BIZK-MINI-FEM021
  • JE-BIZK-MINI-FEM020
  • JE-BIZK-MINI-FEM019
  • JE-BIZK-MINI-FEM018
  • JE-BIZK-MINI-FEM017
  • JE-BIZK-MINI-FEM016
  • JE-BIZK-MINI-FEM015
  • JE-BIZK-MINI-FEM014
  • JE-BIZK-MINI-FEM013

BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Larramendi eta Deustuko Ikastola nagusi bere mailetan

Larunbat honetan Bizkaiko Eskolarteko Jokoak jokatu dira Lemoan Emakumezko Miniak B eta Emakumezko Haurren B mailetan.  Finalistek Bizkaiko Txapeldunak izateko saria zuten eta ohore hori Larramendirentzat izan zen Minietan. Mungiakoak Liceo baino hobeak izan ziren,batez ere hirugarren laurdenetik aurrera. Deustuko ikastolan oso partidu berdindua izan zen eta etxeko taldea nagusitu zen.

EMAKUMEZKO MINIAK

LARRAMENDI IKASTOLA 64 – LICEO FRANCÉS 38

Lehendabiziko abantailak hartu zituen Larramendik  bere pasatzeko eta mozteko jokoari esker. Jokolarien mugikortasuna eta jaurtiketetan izandako asmatzeak ere erabakigarriak izan ziren. Hortik etorri zen hasierako 14-2koa. Hurrengo partzialean Liceo Frances taldea hobea izan zen eta Derioko taldear tentsioa gabe jokatzen hasi zen. Jaurtiketa libreekin asmatu zuen eta 20-12ra murriztu zuten aldea. Garcia de Bikuña eta Garatxenak osotutako bikoteak barrutik eta kanpotik sartu zuten eta atsedenaldirako partidua desorekatu zuten (38-21). Hortik aurrera Liceok Olaizola pibotaren presentziaren menpe ibili zen. Larramendik garaipena lortu zuen eta mailako titulua bereganatu zuen.

EMAKUMEZKO HAUR MAILA

DEUSTUKO IKASTOLA 40 – IES BERRIZ 38

Berriztarrak Ane Gonzalez bere pibotarekin konektatuak izan ziren. Saskiaren aurrean asko asmatu zuten eta hor eman ziren lehen laurdeneko diferentziak. Hasieran 6-17. Deustukoek erreakzio ona izan zuten eta abantailak 11-17ra murriztu zuten. Goian presioa sortzen zuten, defentsan lan ona burutu eta kontraerasoak aprobetxatu markagailua iraultzeko 19-18 laurdenaren erdian. Tarte horretan Berrizek ez zuen saskiratzerik lortu eta atsedenaldira 22-19 iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ondoren 0-6ko partziala lortu zuten eta emaitza asko estutzea lortu zuten. Bilbotarrek intentsitatea erakutsi zuten, zelai osoan presionatuz. Horri esker baloi asko berreskuratu zituzten eta Durangaldekoei baloi berreskuratze asko  ekidin zieten. 34-29koarekin abiarazi zen azken laurdena eta urduritasuna zen nagusi.38-33koarekin Deustuk eta Berrizek partidua apurtzeko aukerak izan zituzten baina ezin, eta emaitza horrekin sartu ziren azken bi minutuetan.Falta eta Tekniken ondorioz sortutako jaurtiketa libreei esker 40-38 iritsi ziren azken 14 segundoetara, baina markagailua ez zen mugitu eta Deustuko Ikastola izan zen nagusi.