CB Paulesen IV Formakuntza jardunaldia | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
cartel-paules

CB Paulesen IV Formakuntza jardunaldia

Datorren larunbatean, ekainak 23, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian, IV Formakuntza jardunaldia antolatzen du CB Paules klubak. Jardunaldian izango dira besteak beste Marc Calderón (FC Barcelona), Moses Fernandez (LF2), Diego Epifanio (San Pablo Burgos ACB) edo Israel Gonzalez (Alba Berlin) entrenatzaileak.

Formakuntzan arreta jarrita, izen handiko gonbidatuen presentzia izango duen jardunaldia antolatu dute CB Paules klubeko kideek:

10,30 etan: Kirolari gazteekin formakuntza. Defentsa arloa.

12,30 etan: Trantsizioa. Eratu gabeko defentsa bat erasotzea.

16,30 etan: Nola eratu eta entrenatu Eliteko jokalari bat.

18,00 etan: Aurkariaren araberako erantzun taktikoak.

Izen emateak zabalik daude 20€-ko prezioan. Informazio gehiago www.cbpaules.es atarian (alboko menuan). Izena emateko azken eguna ekainak 15.