ZILARREZKO LEB MAILARAKO IGOERA FASEA: Lehen garaipena lortu dute zornotzarrek azken laurden bikain baten ondoren | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
zst

ZILARREZKO LEB MAILARAKO IGOERA FASEA: Lehen garaipena lortu dute zornotzarrek azken laurden bikain baten ondoren

HA Zornotza Menorcan da Zilarrezko LEB mailarako igoera fasea jokatzen.  CB Cazorlaren aurka jokatuko lehen partiduan berdintasuna izan zen nagusi lehen bi laurdenetan.Atsedenaldiaren ondoren, andaluziarrek oso kontzentratuta irten ziren eta Jalen Rileyren 37 puntuei esker 6 tantoko abantaila lortu zuten. Azken 10 minutuetan  Pack bikain bati esker bizkaitarrek  Igoera Faseko lehen garaipena lortu zuten. Hurrengo aurkari Servigroup Benidorm izango da larunbateko 20:30etan.