MENU
ACB-OBRADOIRO-TRIPLE-SABATB

RETAbetek jaitsiera postuetan jarraitzen du eta Zornotza ST Zilarrezko LEB mailara igotzeko Fasean sailkatu da

(ARGAZKIA: ACB Photo/X. Cortizo y ACB Photo/T. Ruibal)  HA Zornotza eta RETAbet taldeen partiduak genituen asteburu honetan azpimarratuta. Bilbotarrek partidu oso garrantzitsua zuten Obradoiroren aurka eta Zornotzak Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasea jokatzeko aurreko fasea zeukan Gijonen. Beltzezko gizonek porrot mingarria hasi zuten eta oso zaila daukate maila mantentzea. Zornotzarrek zorte gehiago izan zuten eta faseko bi partiduak irabazi ondoren, azken-pausua baino ez zaie geratzen Zilarrezko LEB mailara igo ahal izateko.

MONBUS OBRADOIRO 70 – RETABET BILBAO BASKET 69

Kolpe gogorra jaso zuen RETAbet taldeak Kaja Lakovic-en debutean. Lehen zati oso ona jokatu zuten bizkaitarrek, hein handi batean Javi Salgadoren hirukoei esker. Atsedenaldian 20-37. Bigarren zati hasieran bazirudien denak bide beretik jarraituko zuela baina momentu horretan Corbachok etxekoen zama bere gain hartu eta bilbotarrengana hurbiltzen hasi ziren.30. minutuan 48-50. Azken segundoetara berdintasun handiarekin iritsi zen partidua, 67-69 partidua amaitzeko 5,3 segundoren faltan. Jabetza Obradoirontzako zen eta Sabatek hirukoa sartu zuen 7 metro eta erdiko distantziatik amaieratik 2 segundora. Kolpe latza Beltzezko Gizonentzat.

ZILARREZKO LEB MAILKO IGOERA FASERA SAILKATZEKO AURREKO FASEA

HA ZORNOTZA 69 – CB CHANTADA 50

Fasea eta finalerdiak ez ziren bat ere ondo hasi HA Zornotzarentzat. Faboritoetariko bat zen eta ezin zuen huts egin. Jaurtiketa asko huts egin zituen, adibidez, Westbrookek 0/4 batekin hasi zen hirukoetan. Hasi eta gutxira 6-11 adierazten zuen markagailuak. Unami Mendikote eta Garitaonandiaren lesioek ere garrantzia handia izan zuten bizkaitarrengan. Chantada ondo itxi zen eta Zornotzarrek hirukoekin asmatu zinik jarraitzen zuten. Atsedenaldian 19-24.

Atsedenaldia eta gero, HA Zornotzak Orue Makazagari baloiak barneratzeko apustua egin zuen eta Ander Garcia ere saskipean agertu zen. 25 minutu luzez galtzen joan ondoren, Morganen jaurtiketa libre batek aurretik jarri zuen talde bizkaitarra (31-30). HA Zornotza erosoago hasi zen jokatzen Ander Garcia bikain batekin. Jaurtiketek helburua aurkitu zuten eta partidua Zornotzarrentzat izan zen.

HA ZORNOTZA 81 – GALLOFA 66

Finalean Santanderreko Gallofa taldea zegoen zain. partidu zaila aurreikusten zen eta HA Zornotzak lana gogotik egin behar izan zuen. Hasieratik Morganek aurreko jardunaldian baino zailtasun gehiago izan zituen eta HA Zornotzak finalerdietako defentsa lana erakustarazi zuen beste behin. Westbrook-ek berea eman zuen eta Miller oso irregular egon zen saskiratzeetan.  Lehen laurdena 13-18. Erasoan hobeto ibili zen Amorebieta-Etxanoko taldea Ander Garciaren sarrerarekin eta Pack hirukoekin eskalatuz. Estalayok ere bere joko ona erakutsi zuen. Champagnie joko antolatzaileari esker, HA Zornotzak ez zuen lortu atsedenaldia abantailarekin joatea. Atsedenaldian 37-37.

Hirugarren laurdenean dena aldatu zen, Finala eta igoera faserako postua erabakitzen hasi ziren. Hasieran saskiratzeak elkarbanatu bazituzten ere, partidua asko moztu zen. Momentu horretan Richard Pack-en unea iritsi zen eta partidua HA Zornotzaren aldera eramatea lortu zuen.