MENU
BB-BASKONIA-DESCENSO

RETAbet Bilbao Basket eta iragarritako jaitsiera baten kronika

(ARGAZKIA: Firmar ACB Photo / Arrizabalaga) 

Azkenean inork nahi ez zuena gertatu da. RETAbet Bilbao Basketen kirol jaitsiera errealitate bihurtu da Baskoniaren aurka 74-78 galdu ondoren. Jaka Lakovic-enek irudi ona eman arren, 7 segundoren faltan Janning-ek lorturiko hirukoaren ondorioz bilbotarrak Urrezko LEB mailara jaitsi dira.

Asteburua txarto hasi zen. Tecnycontak eta Juventut taldeek garaipenak lortu zituzten. Ez zegoen huts egiteko aukerarik, derbia irabazi beharra zegoen. Zaleek bikain erantzun zuten beste behin eta baita taldeak ere. Baskoniarrak hobeto jokatu zuten saskipean baina beltzezko gizonek ondo erantzuten zuten perimetrotik Tabu eta Todorovic-ekin (17-12). Pedro Martinezenek orduan kolpea eman zuten mahai-gainean 3-15eko partzial batekin eta 0-10eko beste batekin. 34-42 atsedenaldira.

Beltzezko gizonek ez zuten amore eman eta Todorovic-ek bikain erantzun zuen. Redivok partidua iraultzea lortu zuen hiruko batekin,62-60. 73-73koarekin Baskoniarentzat zen jabetza. Janning-ek hirukoa sartu zuen 7 segundoren faltan eta jaitsiera baieztatu zen.