KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETA: Final zortzirenetan dira Loiola Indautxu eta Gernika KESB | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
CTO-ESP-CAD-FEM-GERNIKA

KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETA: Final zortzirenetan dira Loiola Indautxu eta Gernika KESB

(argazkia: Gernikasaski.com) Bukatu da multzoen fasea kadeteen arteko Espainiako txapelketan eta bi talde bizkaitarrek aurrera egin dute bi garaipen garrantzitsu lortu ondoren. Lehen postua eskuratuta, asteazken honetan final zortzirenak jokatuko dituzte; Loiola Indautxuk Ointxe Araski taldearen aurka eta Gernika KESB taldeak Sant Adriáren aurka.

LOIOLA INDAUTXU 59 – DKV EL PUERTO 47

Ibilbide bikaina darabil Loiola Indautxuk. Partidu erabakigarria zuen El Puertoren aurka eta ez zuen hutsik egin. Ez zen erreza izan, izan ere Andaluziarrek bilbotarren erritmoari bikain eutsi zieten. Lehen laurdenean 20-16. Loiolak baloi asko berreskuratu zituen defentsan eta hamar puntu inguruko aldeak lortu zituen.

Garaipen honekin multzoko lehn postua lortu dute Alex Aurrerenek eta asteazkenean (16:00etan) Ointxe Araski izango dute aurkari. Jokatutako azken bi partiduetan galtzaile izan dira bilbotarrak. E aba joera hori iraultzeko gai diren.

CN HELIOS 47 – GERNIKA KESB 48

Askoz ere berdinduagoa izan zen gernikarren partidua. Partidua irabazi gero Aurrera egiten zuten eta 2 puntugatik galduta ere bai, baina Urdaibaiko taldea ez zen kalkulagailuarekin atera eta hasi eta berehala lehendabiziko aldeka lortu zituen (6-12, 10.min). Zaragozakoek ordea bikain erantzun zuten eta berdintasuna izan zen nagusi azken unera arte. Azken jokaldian, gernikarrek bi jaurtiketa libre izan zituzten eta bat sartzea lortu ondoren, garaipena lortu zuten.

Final zortzirenetan, Gernika KESB Sant Adriá faboritoaren aurka lehiatuko da 16:00etatik aurrera.