MENU
  • CUIDA5
  • CUIDA4
  • CUIDA3
  • CUIDA2
  • CUIDA

Giro bikainarekin bukatu da ‘X. Zaindu Zure Gorputza, Zaindu Zure Burua’

Osasun, elikadura eta kirol pautak eman, emakumeei saskibaloiaren bitartez  boterea eman, ondo pasatze…, horren zaila eta horren erreza izan da aldi berean 4 hilabete iraun dituen “Zaindu zure gorputza, Zaindu zure Burua” . Ekimen hau gizarte esklusio arriskuan dauden emakumeei egon da zuzendua Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta BizkaiaBasket fundazioak antolatuta.

Asteazken honetan eman zaio amaiera Bilboko La Casilla kiroldegian gizarte BSF eta BizkaiaBasket Fundazioaren gizarte ekintza beteranoenari. Elurra (Rekaldeberri),Ekin (Otxarkoaga) eta Hargindegi (San Frantzisko) Caritas etxeetako 50 emakumek hartu dute parte. Bertan motibazio, elikadura eta kirol entrenamenduen saio eta ikastaroak jaso dituzte. Bukatzeko triangular bat osotu dute. Momentu guztian dibertsioa izan dute izpide partaideek.