MENU
ACUERDO-PAULES-ORIBELTZA

Paules eta Oribeltza taldeek, elkarrekin saskibaloi jarduerak antolatzeko akordioa sinatu dute

Pasa den apirilaren 19an batu ziren Alfonso Doctor CB Paules klubeko presidentea eta CB Oribeltzako Jose Luis Zubizarreta presidentea eta bertan 7 puntuko akordioa sinatu zuten, besteak beste elkarrekin kirol jarduerak burutzeko. Hauek dira sinatutako puntuak:

  1. Preminietan hasi eta Haur mailaraino elkarrekin eskola mailako teknifikazioak antolatzea.
  2. Saski txikiko (premini eta minietan) eta saski handiko (haur eta kadeteetan) Campus bateratuak antolatzea.
  3. Aurre-denboraldian entitate bien arteko adiskidetze jardunaldia antolatzea maila guztietan.
  4. Entrenatzaileen formakuntzan elkarlana: Klub biek Entrenatzaileen Eskolan parte hartzea.
  5. Denboraldi ondorengo entrenamenduetan elkarlanean aritzea maila desberdinetan.
  6. Klub bien arteko kirol betebeharrak ikertzea, zailak diren taldeak elkarren artean osatzea
  7. Taldeen taldekako torneoetan  maila hobetzen laguntzea klub bietako jokalariak konbinatuz.