MENU
  • LV-JF-F4-GKA-ARASKI
  • LV-JM-F4-GETXOSASKI
  • LV-JM-F4-UNAMUNO2
  • LV-JM-F4-UNAMUNO

EUSKAL LIGAK:Bizkaitarrak Estatuko titulu eta txartelik gabe geratu dira Juniorretan.

(ARGAZKIAK: Basketbasko) 

Pasa den asteburuan  jokatu ziren Euskal Ligako Juniorretako Lauko Finalak. Hiru ordezkari bizkaitar izan genituen Euskadiko tituluaren eta Espainiako Txapelketarako txartelaren bila baina Bilbao Unamuno, GetxoSaski eta Gernika KESB ez ziren gai izan horiek lortzeko.

Gizonezkoetan ordezkaritza bikoitza izan genuen baina aurkariak ere oso gogorrak ziren. Fundacion 5+11 taldeak etxean  jokatzen zuen eta titulua lortzeko faborito argia zen Euskal Ligako jaun da jabe izan ondoren.  Hauek izan ziren GetxoSaskiren aurkarik finalerdietan. Getxotarrak ondo aritu ziren final laurdenean baina 23-2ko partzial batek atsedenaldirako dena erabakita utzi zuen. Amaieran 88-38.

 

Beste finalerdian emozio gehiago izan genuen. Bilbao Unamunok Easo izan zuen aurkari.  Bilbotarrak irabaztetik gertu izan ziren, erasoan ondo irakurri zuten eta 10 punturaino aldeak lortu zituzten (36-46) 22.minutuan, baina donostiarrak bikain erreakzionatu zuten Odriozolari esker. Markagailua irauli zuten eta azken laurdenera berdinketarekin iritsi ziren. Easok 4-6 puntuko aldea lortu zuen eta ondo kudeatu zuen. 71-70ekoarekin bi jaurtiketa libre utz egin zituzten. Odriozolak ez zuen hutsik egin eta garaipena eta Espainiako Txapelketa Easorentzat izan dira (74-70).

Emakumezkoetan Gernika KESB-k etxean jokatzen zuen eta Aranur ISB taldearen aurkako partidu zaila irabazi zuen. Naroa Elorriaga ondo ibili zen eremuan bigarren zatian. Gernikarren eremuko defentsak azpeitiarrak gelditzea lortu zuen eta +6,+8 inguruko aldeak kudeatu zituzten bukaera arte, 54-59. Araskik Asador 10 Gibajas taldeari irabazi zion eta ondorioz Gaizka Barearenek irabazi beharra zeukaten Espainiako Txapelketara sailkatzeko. Ez zen posible izan. Muruak min egin zuen lehen zatian saski inguruan baina Vergara kondo erantzuten zuen beste saskian eta abantaila laburrekin aurretik jarraitzen zuten gernikarrak. Atsedenaldiaren ondoren gernikarrak ondo jarraitu zuten 8 puntu abantailekin (35-43) 11 minuturen faltan. Bazirudien behin betikoa izango zela baina bat-batean Badiolak hirukoekin asmatu zuen. Araskik markagailua irauli zuen eta sari bikoitza bereganatu zuen.