MENU
JF-ESP-LS-MUNGIA-00

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Azken jardunaldia aztertuko dugu

Asteburu honetan ospatzen dira Bizkaiko Liga Berezien azken jardunaldiak Junior eta Kadete mailetan. Lehen lau sailkatuek Bizkaiko Azken Fasea jokatuko dute. Hainbat postu erabakita daude baina multzo batzuetan dena zabalik dago. Taldeek beraien helburuak lortzeko lortu beharrekoaz arituko gara jarraian.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Etxeko eta kanpoko taldeen artean banatu ziren garaipenak jardunaldi honetan. Askartzak Claretek matematikoki ziurtatu zuen lehen postua Unamunori 49-52 irabazita emozioz beteriko partiduan. Urdinek ezin dute sailkapena lortu, basketaveragea aurka baitute.  Zornotzak 66-50 irabazi zuen azken postuan dagoen Dosa Salesianosen aurka eta bigarren postua lortzeko aukerekin jarraitzen du. La Salle aurkitzen da postu horretan eta azken jardunaldian partidua galduz gero berdeentzako izango da postu hori. Padurak 42-45 irabazi zion GetxoSaskiri eta azken partidua irabazi eta Getxok bere galtzen badu, Arrigorriagakoek lauko finalean sartzeko aukera izango dute. Bukatzeko La Salle bigarren sailkatuak, finaletarako sailkatzeko azken postuan dagoen Mungiari irabazi zion.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Lehen lau sailkatuak matematikoki kandelazubietan jokatuko diren lauko finaletarako sailkatuak daude. Sailkapenaren ordena jakitea falta da eta lehen eta hirugarren postuak azken egunean erabakiko dira. Dosa Salesianos liderrak multzoko lehena izatea bere esku du Unamunori 67-40 irabazita. La Sallek Nahi Mongeren Berrio Otxoari irabazi zion 76-55 eta Salesianosek huts egitea espero dute, horrela lehen postua lortzeko; horiek averagea galdu zuten Iker Martinezenekin. Santutxukoek denboraldia Construcciones Armeti taldearen aurka itxiko dute . Leioak etxetik kanpo  irabazi zuen Paduraren aurka eta hirugarren sailkatua den Ibaizabalen porrota espero du , azken honek Leioa B-ri irabazi ondoren.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Azken faseko 4 taldeak erabakita daude, soilik egungo hirugarren at laugarren postuan dauden General Optica Barrio Otxoa eta Unamunoren arteko ordena da jokoan egongo dena azken jardunaldi honetan. Tabirako A ESP da lehen postuan dagoena pasa den jardunaldian 75-47 irabazita. Tabirako ESP da bigarren postuan dagoena. Pasa den asteburuan durangarrek 51-47 irabazi zioten Aguilas Salesianosi. Momentu honetan Endika Jimenezen Berrio Otxoa da hirugarren postuan Leioari 56-35 irabazita. Santutxukoek beraien esku dute hirugarren postuan geratzea Aguilas Salesianosi irabazita. Bukatzeko, laugarren postuan aurkitzen da Unamuno. Hirugarren postua lortu nahi badu Berrio Otxoaren porrota behar dute bilbotarrek. Urdinek 40-45 irabazi zioten Escolapiosi Moyuan.

GIZONEZKO KADETEAK

Gizonezko Kadeteetan, Emakumezko Kadeteetako egoeraren antzerakoa dugu. Bizkaiko txapelketa lortzeko borrokan zebiltzan lau taldeak erabakita daude eta hirugarren eta laugarren postuen ordena da jokoan dagoena. Leioa eta Santurtziren artean Kandelazubietan jokatutako partiduan Iñaki Sedanorenak gailendu ziren azken laurden bikain bat jokatu eta gero. Leioa lehena izango da eta Santurtzi bigarrena. Beste alde batetik Escolapiosek lauko finala jokatzeko bere aukerak galdu zituen Unamuno eta Loyolaren aurka galdu ondoren. Patronatok garaipen garrantzitsua lortu zuen eta hirugarren posturako lehian jarraitzen dute. Ituñorenek Txotxo eta Nerea Sanzen Loyola Indautxuri irabazi zioten 66-63 Tabiran, azken minutuetan erabakitako partiduan. Hirugarren eta laugarren postuak igandean erabakiko dira Iturribiden jokatuko den Patronato Maristas eta Unamunoren artekoan.