MENU
FF-JUNIORS

JUNIOR MAILAKO AZKEN FASEAK: Finalerdien analisiak

Edozer gerta daiteke Leioako Kandelazubieta kiroldegian jokatuko diren gizonezkoen junior mailako azken fasean. Berdintasuna  espero da baita ere Emakumezko Juniorren egoitza izango den Askartza Ikastetxean, baina etxeko taldea faborito argia da.

GIZONEZKO JUNIORRAK

LA SALLE – LEIOA SBT  12:45

Lehen postuan sailkatu den La Salek etxeko taldea izango du aurkari 4ko finalean. Deustukoek bigarren fase bikaina jokatu dute Euskal Liagren ateetan geratu ondoren eta finalean Leioa gailentzea izango dute helburu. Lau partidu jokatu dituzte elkarren aurka orain arte eta guztietan gailendu dira bilbotarrak. Azkenean oso gutxigatik, 68-66.

DOSA SALESIANOS – CAFETERIA TARTALO IBAIZABAL 10:30

Barakaldarrak fasera lehen sailkatu bezala iristeko aukera galdu zuten Leioan azken jardunaldian galdu ondoren. Barakaldokoen bigarren fase bikaina burutu dute  3 partidu kaxkar kenduta. Galdakaokoak dinamika progresibo batekin iristen dira Santutxuren aurka garaipen garrantzitsua lortu ondoren. Bien artean jokatutako partiduetan berdintasuna izan da nagusi eta bakoitzak garaipen bana lortu du, azkena berdeentzat izan zen.

Gizonezko Juniorrak Diptikoa

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

ASKARTZA-PADURA  16:00

Jon Ortizen neskek bi partidu baino ez dituzte galdu bigarren faseko 14 partiduetan. Ibarrondoren berreskuratzea oso garrantzitsua izan da eskuinaldekoentzat.Arrigorriagako Padura izango dute aurkari. Denboraldi bikaina egitetik datoz, non 4ko Finalerako sailkapen bat eta igoera bat lortu duten. Bien arteko azken partiduan Askartza izan zen nagusi.

ZORNOTZA-LA SALLE  18:00

Antzeko ibilbidearekin datoz talde biak Askartzako finalerdietara. Elkarren aurka jokaturiko aurreneko partiduan Zornotzarrak izan ziren garaile. Beranduago, Deustun jokatutako partiduan La Sallek irabazi zuen eta azken partiduan 12 puntuko aldearekin nagusitu ziren Javier Martinezenak Ixerbekoan (66-54). Partidu benetan lehiatua eta berdindua aurreikusten da.

Emakumezko Juniorrak Diptikoa