MENU
LF2-FASE-GDKO-CELTA-AZKUE

EMAKUMEZKOEN LIGARAKO IGOERA FASEA: Debut kaxkarra izan du GDKO-k Celtaren aurka (56-72)

(FOTO: FEB)

GDKO Ibaizabalek 56-72 galdu zuen RC Celta Zorkaren aurka  Emakumezkoen Ligarako igoera faseko debutean. Galiziarrak Alcantararenak baino gehiago izan ziren hasieratik  intentsitate gehiago erakutsi ondoren. Lehen laurdenetik gehiago izan zen Celta. Bigarren laurdeneko 8-19ko partzialak partidua puskatu zuen eta hirugarren eta laugarren laurdenetako erreakzioa ez zen nahikoa izan.

RC Celta bikain aritu zen, partiduaren erantzukizuna bere gain hartuz. Hasierako jokaldietatik Cristina Canterorenek bere jokoa erakutsi zuten, baina jokaldi bakan batzuei esker, Ibaizabalekoak markagailuan gertu jarraitzen zuten, 15-21 lehen laurdenean. Bigarren laurdenean aurreikuspenak bete ziren eta abantilak handitzen joan ziren. Josema Alcantararenek huts egite larriak egin zituzten eta Celtak bere eremura eraman zuen partidua (23-42).

Hortik aurrera ez zen ezer berezitik gertatu. Bizkaitarren erreakzioa ez zen markagailuan islatu. Azken laurdenean markagailua pixka bat makilatu arren, garaipen seguru izan zuten galiziarrek uneoro. Gure jokalariak berandu sartu ziren partiduan eta lehen garaipenak ihes egin zien.