MENU
BB-ANDORRA

RETAbet jaitsiera postuak inguratzen dabil eta Bidaideakek graipenarekin itxi du Liga Erregularra

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Huts egiteko marjina gero eta txikiagoa da RETAbet Bilbao Basket taldearentzat Endesa Ligan.72-82 Moraban Andorraren aurka eta zenbait aurkari zuzenek irabazi egin dute. EBAko azkenaurreko jardunaldian HA Zornotzak irabazi egin zuen eta Estelari presioa sartzen jarraitzen du. Santurtzik galdu egin zuen Ulaciaren aurka- Bidaideakek bukatutzat eman du liga erregularra Vistaazul taldeari erraz irabazita eta orain apirilaren 27 eta 29 artean j Txurdinaga eta Lasesarren jokatuko den Euroligako Finala prestatuko du.

RETABET BILBAO BASKET 72 – MORABANC ANDORRA 82

Aukera paregabea galdu zuen RETAbet Bilbao Basketek maila mantentzeko baina Andorrakoak nagusi atera ziren 72-82. Atsedenaldira 37-35 iritsi ziren eta hirugarren laurdena 61-60 bukatu zen. Bilbotarren esperantzak 0-11ko partzialarekin bukatu ziren, azken laurdeneko lehen 4 minutuetan. Orain, Miribillakoak hamaseigarrenak dira 8 punturekin, Zaragozarekin berdindurik eta Betis baino bat gehiagorekin.

CB LA FLECHA 64 – HA ZORNOTZA 95

Ez zene zuztekorik izan Valaldolideko lurretan. HA Zornotzak bere aukerak baliatu nahi ditu lidertzan bukatzeko eta azken jardunaldiaren faltan garaipena behar du eta Estelak galtzea. Larunbat honetan erraz galendu zen, hasieran 11-20 aurre hartuz eta ondoren hirukoekin 11/26ko balantzearekin.

ULACIA GRUPO ZKE 73 – SANTURTZI 58

Sailkapenean ez dute helburu handirik eta konfiantzaz lepo joan ziren bizkaitarrak Gipuzkoa aldera. Lehen laurdenean atzetik hasi ziren 15-7 eta naiz eta garaiz erreakzionatu, moreen jaurtiketek ez zuten sartu gura izan eta garaipena etxean geratu zen.

VISTAAZUL 41 – BIDAIDEAK BSR 71

Bidaideakek garaipenarekin eman dio amaiera denboraldiari. Sevilla aldean lorturiko garaipenari esker hirugarren postuan bukatu dute liga erregularra. Hasierako 10 minutuetan 15 puntuko aldea zuten bizkaitarrek.Atsedenaldira 18-34 iritsi ziren. Atsedenalditik bueltan abantailak handitzen joan ziren eta 30.minutuan 24 puntuko aldea zuten bizkaitarrek. Amaieran 41-77. Turek bezalako jokalari garrantzitsuek atseden hartu zuten, Euroligan pentsatzen.