RETAbet gaizki, Lointek taldeak agur esan die playoffei eta GDKO Fasean pentsatzen dabil maila bikaina eman ondoren | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO011
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO010
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO9
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO8
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO7
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO6
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO4
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO3
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO2
  • LF-LOINTEK-FERROL-PO

RETAbet gaizki, Lointek taldeak agur esan die playoffei eta GDKO Fasean pentsatzen dabil maila bikaina eman ondoren

(FOTOS: Ángel Grande y FViB)

Denetariko emaitzak izan ditugu asteburu honetan estatu mailako lehiaketetan. RETAbetek Estudiantesen aurka galdu zuen eta maila jaistetik oso gertu dago. Lointek Gernika Bizkaiak denboraldia luzapenean galduta bukatutzat eman zuen Dia Ligako Playoffetan Ferrol taldearen aurka. Santurtzik ere agur esan dio EBAko hirugarren postua lortzeko bere aukerei. GDKOk albiste onak ekarri dizkigu, Lima Hortari irabazita eta Valentzian jokatuko duen Fasea izango du helburu aurrerantzean. HA Zornotzak erraz irabazi zuen.

MOVISTAR ESTUDIANTES 96 – RETABET BILBAO BASKET 84

RETAbet taldeak arazoekin jarraitzen du. Maila mantentzea da helburu bakarra eta asko zailtzen ari da. Juventut eta Burgosen garaipenek ez dute laguntzen eta Beltzezko Gizonen porrotak asko zailtzen dute. Estudiantesen arka atzetik joan ziren bilbotarrak uneoro eta bigarren laurden erdirako -18ko aldeak zeuden (48-30). Javi Salgado saiatu ze baina Tomas eta Thomasen faltek atsedenaldiaren ondoren bilbotarren arazoak areagotu zituen. Garaipena ezinezkoa izan zen.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 72 – UNI FERROL 74

Lointek taldea hirugarren partidua lortzetik gertu ibili zen Malosten. Zaletuek dena eman zuten  eta txiki utzi zuten Gernikako harmailak. Atsedenaldian 37-28. Hirukoei esker abantaila 48-35koa zen baina Uni Ferrolek ez zuen amore eman eta amaierara berdinduta iritsi ziren. Bazirudien Itziar Ariztimuñoren jaurtiketa libreek etxekoen alde utziko zutela markagailua 68-65 lau segundoren faltan baina ez zen horrela izan. Azken segundoan Scottek hirukoa sartu zuen eta luzapenera hoan ziren. Urduritasuna eta tentsioa nagusi ziren. Juana Molinak beste luzapen bat lortzeko aukera izan zuen jaurtiketa libreei esker baina ez zituen sartu.

GDKO IBAIZABAL 80 – LIMA HORTA 35

GDKO Ibaizabalek berriz ere bere nagusitasuna erakutsi du LF2ko azkenaurreko jardunaldian, atsedenaldirako dena erabakita utzita 42-12.Galdakaoztarren erakustaldiak jarraitu egin zuen hirugarren laurdenean eta zaletuek asko gozatu zuten. Aurkari zuzenek ere garaipenak lortu zituzten eta GDKO-k laugarren jarraitzen du. Liga Erregularra datorren astean bukatuko da eta Josema Alcantararenek Bartzelonan jokatuko dute Juventut Les Corts taldearen aurka.

HA ZORNOTZA 94 – UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 68

HA Zornotzak ez zuen ezustekorik nahi. Burgoseko irakasgaia ondo ikaia zuten eta lidertzan bukatu nahi badute ezin dute berriro hutsik egin. 16-2ko partzial batekin abiarazi zen partidua eta hortik aurrera dena kontrolpean izan zuten.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 58 – SANTURTZI 51

Santurtzik hirugarren postua lortzeko aukera ia guztiei agur esan die. Moreek Easori averagea irabazita diote baina aurretik dituzten partidu guztiak irabazi behar dituzte, beti ere donostiarrek, Gallofak eta Pielagosek beraienak galtzen badituzte. Oso zaila. Santurtzik ezin izan zion Mondragoni irabazi. Atzetik joan ziren eta hiruko lerrotik ezin sartu ibili ziren (1/18). Bizkaitarrak ezinean ibili ziren eta azken unean aukera izan bazuten ere gipuzkoarrak nagusitu ziren.