MENU
  • LF-GKA-CADI3
  • LF-GKA-CADI2
  • LF-GKA-CADI
  • LF-GKA-CADI-4

Lointek Gernika Bizkaia play-offetarako sailkatu da eta RETAbet arazoetan sar liteke

Soilik bi talde bizkaitar izan ditugu asteburu honetan estatuko lehiaketetan, RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaia.  Gernikarrek Liga Erregularra bukatu dute eta azken partiduan lortutako garaipenak ply-offetako txartela eman zuen. Bigarren denboraldiz jarraian titulua lortzeko lehiatuko dira. Bilbotarrei gauzak txarto irten zitzaizkien, izan ere Iberostar Tenerifek garaipena lortu zuen eta beltzezko gizonen atzetik dauden hiru taldeek irabazi egin zuten. Abantaila txikia dute orain beltzezko gizonek.

RETABET BILBAO BASKET 67 – IBEROSTAR TENERIFE 74

Jardunaldi benetan txarra RETAbet taldearentzat. Bilbotarrek maila mantendu nahi dute baina asteburu honetan dena gaizki irten zaie. Iberostarren aurka galdu egin dute, izan ere hasieratik lortu zituzten abantailak kanariarrek. 16-37 atsedenaldian. Bilbotarrek  bikain erantzun zuten eta 43-44 hurbildu ziren baina azken txanpan berriz ere kanpoko taldea hobeto ibili zen.

Porrot honi Joventut, Real Betis eta San Pablo Burgosen garaipenak gehitu behar zaizkio.  Burgosekoek eta Sevillakoekin berdinduta dago RETAbet 7 garaipenekin.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 89 – CADÍ LA SEU 75

Eskura zeukan Lointek Gernikak play offetarako sailkatzea. Aurrean Cadi La Seu taldea zuen eta garaipena behar zuten Malostekoek. Gernikarrak ondo hasi baziren ere, kataluniarren erantzuna bikaina izan zen. Ordutik aurrera berdintasuna izan zen nagusi, defentsan lan bikaina eginda. Atsedenaldiaren ondoren  Cadik hirukoekin asmatu zuen eta abantailak lortu zituen (52-58). Alston eta Pinaren hirukoek abantailak murriztu zituzten eta emozioa handitu zen. Lointek ondo aritu zen, Caldwell-ek maila bikaina erakutsi zuen eta Donguek ondo amaitzen jakin zuen. Garaipena eta poza nagusi jendez gainezka zegoen Malosten.

Ospatzeko astirik gabe, play-offak gainean ditugu. Star Center Uni Ferrol izango da aurkaria. Lehen partidua ostegunean izango dute Galizian eta bigarrena igandean, 19:00etatik aurrera Malosten.