MENU
EBA-ZST-EASO

Jardunaldi petrala RETAbet taldearentzat, HA Zornotzak Easo Loquillo menderatu du eta Santurtzik alde handiz irabazi du

Oso gutxi iraun zien Gran Canariari irabazi ondorengo poztasunak “Beltzezko Gizonei”. Aurkari zuzen baten aurka galdu zuten eta joanekoan lorturiko +25a galdu zuten. 8 partidu gelditzen dira maila mantentzeko. EBA ligan HA Zornotzak Easo talde sendoa jaso zuen eta garaipena lortu zuen, lehen postuagatiko borrokan jarraituz. Santurtzik partidu bikaina egin zuen Eguesibar taldearen aurka. Bidaideakek Lauko Finalerako pasea ziurtatu du asteburuko garaipenarekin.

DIVINA SEGUROS JOVENTUT 84 – RETABET BILBAO BASKET 56

Asteazken Gran Canariaren aurka 92-78 lorturiko garaipenaren balioa zakarretara bota zuen RETAbet taldeak. Irudi kaxkarra eman zuen eta basketaberagea ere galdu egin zuen. Jaitsiera postuak garaipen bakarreko aldera daukate.

HA ZORNOTZA 80 – EASO LOQUILLO 73

Aurkariak zail jarri zieten gauzak Zornotzakoei baina garaipena lortu zuten bizkaitarrek. Azken laurdenean erabai zen dana, uneoro 5 eta 9 puntutako abantailak kudeatu zituztelarik. Miller fin aritu zen jaurtiketa libreen lerrotik. Garaipen honekin Amorebieta Etxanokoen presioa sartu diete  Estelakoei.

SANTURTZI 75 – VALLE DE EGÜES 56

Santurtzik partidu bikaina egin zuen bere zaletuen aurrean. Hasieratik moreak hobeak izan ziren eta aurkarien saskia askotan ikusi zuten. Hasierako 23-12koa 65-36koan bihurtu zen eta horrela azken emaitzara arte. Entrenatzaileak errotazioak burutu zituen eta guztientzako minutuak izan ziren.

BIDAIDEAK 72 – GRUPO NORTE VALLADOLID 61

Lauko finala jokoan zela Bidaideakek ezin zuen hutsik egin Valladolidekoen aurka. Lehen minutuetan Gaztelako taldea hobeto hasi zen hiru mexikarrekin baina segituan kontrolpean hartu zuen partidua Bidaideakek. Hirugarren laurdeneko bukaeratik gertu +11 jarri ziren. Garaipen honekin. Maiatzaren11 eta 12an Avilan ospatuko den lauko Finalean izango dira.