EUSKAL LIGAK: Kadeteetako derbia Unamunorentzat eta Juniorretakoa Getxo Saskirentzat | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
LV-CF-ASKARTZA

EUSKAL LIGAK: Kadeteetako derbia Unamunorentzat eta Juniorretakoa Getxo Saskirentzat

Euskal Ligetako bigarren faseko bigarren jardunaldian gaude eta baditugu Euskadiko Azken Fasera sailkatu diren bizkaitarrak: Loiola Indautxu Emakumezko kadeteetan eta Gernika KESB Junior eta Kadeteetan. Datorren asten beste 2 edo 3 gehiago ziurtatuko dira.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Maila honetako albiste positiboena GetxoSaskik eman duena izan da zalantzarik gabe. David Fernandezenek beste garaipen bat erdietsi dute 65-56 Bilbao Unamunoren aurka. Gonzalez barritik dominatzen eta Leanizbarrutia eta Santamaria kanpotik bonbatzen, lehendabiziko abantailak lortu zituzten, 21-11 lehen laurdeneko amaieran. Iñigo Betolazak taldea bere gain hartu zuen eta abantailak murriztu zituzten (28-26,18.min). Indautxuko joko antolatzaileari Menak lagundu zioenean, markagailua irauli egin zen eta abantaila txikien tarte batean sartu zen partidua. Momentu horretan, Alapontek amaiera eman zion egoera horri eta abantailak handitu egin ziren GetxoSaskirentzat eta Unamunok ezin izan zuen ezer egin.

 

Loioal Indautxuk ere irabazi egin zuen 73-55 Alter Consulting taldearen aurka eta laugarren postua lortzeko aukerekin jarraitzen du.

A2an Tabirakok galdu egin zuen TAKE Burruntzi Erretegiaren aurka eta durangarrek ia ziurra dute maila galtzea hiru jardunaldiren faltan.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gernika KESB, Euskadiko titulua lortzeko sailkatua dagoen taldeetako bat dugu. Lau taldek partekatzen duten lehen postua 5 garaipen eta bi porrotekin, eta horietariko bat da Oiarsoren aurka 41-66 irabazi zuen Gernika. Loiola Indautxuk aukerei agur esan die fase honetan garaipenik lortu gabe eta asteburu honetan 104-40 galdu zuen.

Multzo honetako salbazioa ere oso estu dago. La Salle Bilbao eta Tabirako Baque berdinduta daude Easorekin. Deustukoek 77-31 irabazi zioten Arabari eta Tabirako Baquek 45-49 galdu zuen Atleticoren aurka.

GIZONEZKO KADETEAK

Maila honetan ere derbi bizkaitar interesgarri bat eman zen. Bilbao Unamunok Loiola Indautxu jaso zuen etxean eta hasierako minutuetatik etxekoak abantailak lortu zituzten. 8.minuturako 11 puntuko aldeak eta 15 eta 20 puntuko aldeak partiduko gainontzeko minutuetan. “Killer”-en partidu ikusgarria. Unau Barandallak 36 puntu eta Miguel Ruizek 35 lortu zituen.

Bere partetik Zornotzak bere bigarren garaipena lortu zuen Zarautzen aurka 47-43.

Maila mantentzeko lehian Paules Galtzagorrik galdu egin zuen ISB taldearen aurka 66-53. Limpiezas Al Garbik ere ez du bere egoera hobetzen eta oraindik ez du garaipenik ezagutzen.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Ez zen zalantza askorik egon, baina Loiola Indautxu ere Euskadiko Lauko finalean dago eta Hondarribiaren aurka bere maila erakutsi zuen 74-50. Gernika KESB taldeak asko sufritu zuen bere pasea ziurtatzeko. Gernikarrek Movilteck ISB taldeari irabazi zioten azken esprint handi batekin,59-54. June Zubiaga nabarmendu zen partidu honetan.

A2an, La Salle Bilbaok 50-65 irabazi zion Askartzari eta garaipen batekin edo Araski Ointxeren porrot batekin maila mantentzea bermatua izango du. Leioarrek zailago dute porrot honen ondorioz baina matematikek oraindik ere aukera ematen diote.