BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Dosa Salesianosek Askartza liderra ezustean harrapatu du | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
JF-ESP-DOSA-SALESIANOS

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Dosa Salesianosek Askartza liderra ezustean harrapatu du

Liga berezietako taldeak azken txanpan sartu dira eta lehen lau sailkatuek izango dute Lauko Finalak jokatzeko eskubidea. Emakumezko Juniorretan lehen postuan eroso zebilen Askartzak, Dosa Salesianos taldearen aurka galdu zuen eta orain La Salle postu horren borrokan sartu da.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Etxeko talde guztiak nagusitu dira gazteen maila bereziko A1ean. Ostiral arratsaldean, Leioa ESO Verrio Otxoa baino hobeto aritu zen eta hirugarren postua bereganatu du. La Sallek 4 garaipena lortu du erreskadan Ibaizaalen aurka 63-51 eta Salesianos liderrarengatik oso urbil dago, Unamunok 56-53 irabazi zion leioari eta hirugarren puntu positiboa lortu zuen. Bukatzeko, Dosa Salesianos liderrak etxean maila bikaina erakutsi zuen eta lasaitasunez irabazi zion Padurari 61-47.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Sorpresa handi bat eman zen emakumezko juniorretan A1ean  Dosa Salesianoz azken sailkatua eta Askartza liderraren artean. Mungiak aurre hartu dio sailkapenean Padurari. La Sallek liderraren porrota baliatu zuen eta Unamunori irabazi zion. Aurretik azaldu bezala, jardunaldiko ezustekoa Dosa Salesianos eta Askartzaren arteko partiduan eman zen.  Talde biak baja askorekin iritsi ziren partidura, Ivan Gilen Dosa Salesianos taldeak junior fitxa duten jokalari kadeteak ditu eta hainbat lesionatu, horietariko hiruk belauneko arazoak dituzte (bik meniskoa eta batek lotailu gurutzatua). Aurkariei dagokionez, soilk 8 jokalari zituzten jokatzeko moduan, izan ere ordutegiak direla eta , taldeko jokalari kadeteak ezin izan zuten jokatu.

Hasieratik partidua bizia jokatu zuten talde biek, defentsan presioa areagotuz. Askartzakoak aurretik jarri ziren eta abantaila labur horiek mantendu zituzten. Etxekoek ordea, ez zuten amore ematen eta partidua hautsi ezinik zegoen.

Atsedenaldiaren ondoren, lehen bi laurdenetako joera errepikatu zen. Tentsio eta nerbioak nagusi ziren baina Askartzak abantaila handitzea lortu zuen, 10 puntu artekoa izateraino.Hortik aurrera Barakaldokoak defentsan hobeto jarri ziren eta presioa areagotu zuten, Askartzakoak blokeatuta sentitu zirelarik. Momentu horretan saskiaren aurrean gehiago asmatzen hasi ziren eta konfiantzaz jokatu zuten. Bigarren fase honetako lehendabiziko garaipena lortu zuten liderraren aurka 51-46.

GIZONEZKO KADETEAK

Bakarrik Leioa liderra lortu zuen garaipen lasaien bolada haustea gizonezko kadeteen A1ean. Iñaki Sedanorenek seigarren garaipena lortu dute erreskadan eta bolada onarekin eusten diote lidertzan. Getxori irabazi zioten Faduran. Patronato Maristas ere sendo ibili zen etxean eta Loiola Indautxu azken sailkatuari nagusitu zitzaion 59-35. Unamunok bere nagusitasun fisikoa erakutsi zuen Tabirakoren aurka eta 70-53 nagusitu zen. Bukatzeko Santrutzik Escolapiosi irabazi zion 68-43. Bilbotarrek partidua irabazi izan balute moreekin berdinduko zuketen, baina ez zen horrela gertatu.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Emakumezko kadeteen A1eako partidu guztiak larunbat arratsaldean ospatu ziren eta etxekoek zein kanpokoek garaipen kopuru berdinak lortu zituzten. Marta Anguloren GetxoSaskik 21 puntuko aldearekin irabazi zuen eta Aguilas Salesiano taldeari aurreratu dio sailkapenean. Unamunok 55-53 irabazi zion azken postuan dagoen Leioari. Endika Jimenezen Berrio Otxoak etxetik kanpo irabazi zion Tabirako ESP taldeari eta liderra urruntzen hasi zaio. Tabirako A ESP liderrak bere bolada onari eutsi zion  Moyuan eta 50-67 irabazi zuen.