Zorigaiztozko jardunaldia talde bizkaitarrentzat. Soilik HA Zornotzak lortu du garaipena | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • LF2-GDKO-ENSINO-GRACIA2
  • LF2-GDKO-ENSINO-JONE
  • LF2-GDKO-ENSINO-PERRYS
  • LF2-GDKO-ENSINO-PATRICIA
  • LF2-GDKO-ENSINO-GRACIA
  • LF2-GDKO-ENSINO-MIRNE
  • LF2-GDKO-ENSINO-JOSEMA

Zorigaiztozko jardunaldia talde bizkaitarrentzat. Soilik HA Zornotzak lortu du garaipena

Asteburu kaxkarra izan dute gure taldeek estatuko lehiaketetan. RETAbet taldeak ezin izan zuen derbia irabazi eta maila mantentzea asko zaildu zaio. Gernika Bizkaiak ezin izan zuen Dia Ligako liderrarekin. GDKO Ibaizabalek bere bolada onari agur esan zion eta Santurtziri asko zaildu zaizkio multzoko hirugarren postua lortzeko aukerak. Bidaideak Bilbao BSR ez da gai izan Ilunion taldearen aurka ezustekoa emateko.

RETABET BILBAO BASKET 71 – DELTECO GBC 74

Jaitsiera postuetatik garaipen bakarrera, horrela aurkitzen da RETAbet Bilbao Basket asteburu honetan Deltecoren aurkako derbia galdu ondoren. Beltzezko gizonak atzetik joan ziren partidu osoan hasierako 0-10etik. Gipuzkoarrak +15arteko abantailak lortu zituzten. Momentu horretan Mumbruk hiru hiruko lortu zituen eta bazirudien posible zela partidua bilbotarren alde jartzea.Mumbruk bere esku izan zuen luzapena ziurtatuko lukeen hirukoa baina baloiak ez zuen sartu nahi izan.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 60 – PERFUMERÍAS AVENIDA 77

Lehen laurden ona egin zuen taldeak Itziar Ariztimuño bikain batekin.Bigarren laurdenean Caldwellek Perfumariasek abantaila lortzea ekidin zuen eta hirugarrenean Dia Ligako liderrak bere maila erakutsi zuen eta erabakita utzi zuen partidua. Laugarren porrota jarraian gernikarrentzat. Play off-ak oso zail daude.

GDKO IBAIZABAL 61 – DURÁN ENSINO 62

Urreta kiroldegian Emakumezko 2.Ligan ikus daitekeen partidurik onenetarikoa jaso zuen.

Zalantza askorekin kantxaratu zen GDKo. Kanpoko taldeak asmatu egin zuen hasierako minutuetan eta 0-9 aurretik harri ziren. 5 minuturako Josema Alcantarak hutsartea eskatua zuen.  Defents aplanteamendua aldatu zuten eta bete vetean asmatu zuen.Barneda eta Azkuek beraien joko ona erakutsi zuten eta 14-13 bukatu zen lehen laurdena.

Jokoa egonkortu egin zen bigarren laurdenean.  Ez zen boladarik egon eta talde biek antzera saskiratzen zuten. Atsedenaldian 24-32.

Erritmoa bizituz joan zen eta intentsitatea oso altua zen baina GDKO-k ez zuen amore ematen. Kapitainak erantzukizuna hartu zuen Valiente eta Ferrisen laguntzarekin eta hurrengo jokaldian Españaren jokaldi batek 38-37koa jarri zuen. GDKO ondo aritu zen, bera aukerak aprobetxatuz eta 44-39 iritsi zen azken hamar minutuetara.

Ensino LF2ko talde indartsuenetarikoa da eta ez zuen amore emateko intentziorik. Regina Lopezek bere taldea partiduan sartua izan zuen uneoro.  Asko hurbildu zien Ensinokoak 57-55 eta beste bi minutu aurretik. Valientek erasoan aprobetxu zuen eta 48 segundoren faltan 61-58 jarri ziren.  Gomezek ez zuen asmatu hirukoarekin eta GDKOK bi baloi galdu zituen eraskorako. Valienteren azken saiakerak ez zuen sartu nahi izan eta puntu bakarragatik galdu zuen partidua.

Nahiz eta porrota jasan, Josema Alcantararenek 3 garaipeneko abantaila dute Igoera Fasea jokatzeko eta 5 partidu baino ez dira geratzen.

HA ZORNOTZA 82 – UNIVERSIDAD DE BURGOS 62

HA Zornotza izan da estatu mailako lehiaketetan irabaztea lortu duen talde bizkaitar bakarra.57-49 nagusitu zitzaion Universidad de Burgos taldeari hirugarren partzialerako eta orduan bizkaitarrek beraien nagusitasun fisikoa agerian utzi zuten, dena erabakita utziz.

CB LA FLECHA 73 – SANTURTZI 62

Ez zen desplazamendu erraza izan santurtziarrena eta ezin izan zioten bolada txarrari agur esan. Easo Loquilloren esku dagoen hirugarren postua bi garaipenetara dute. Defentsan ondo irten baziren ere, Ibai Mugarazarenak ez ziren gai izan maila onari eusteko defentsan eta etxeko taldeak asmatu egin zuen. Bizkaitarren baloi galerak erabakigarriak izan ziren.

ILUNION 61 – BIDAIDEAK BILBAO 53

Zaila zen baina ez ezinezkoa. Bidaideakek etxekoen erasoan jasan zituzten  baina ondo eutsi zieten. 8 minuturen faltan 45-47 nagusi bizkaitarrak. Momentu horretan madrildarrek beraien maila erakutsi zuten eta saririk gabe utzi zituzten bilbotarrak.