MENU
BSR-cartel-euroleague

EUROLIGA BSR: Bidaideak taldeak Galatasaray,Interwetten eta London Titan izango ditu aurkari

Euroligako gurpil aulki gaineko saskibaloiko Euroligak prest ditu multzoak. Apirilaren 27,28 eta 29an Txurdinagako eta Lasesarreko kiroldegietan jokatuko den lehiaketan batuko dira Europako talde indartsuenak.

Pasa den asteburuan IWBF-ko aurreko faseak jokatu ziren  Europako hainbat hiritan ( Novgorod Errusian, Nottwill Suitzan, San Agustin Madrilen eta Seveson Italian).  Bertan Champions Cup eta Euroligako azken faseetarako plazak eman ziren. Hauen atzetik Bilbon Euroligako finala jokatuko duten 8 taldeak ezagutu ditugu.

Bidaideak Bilbao SR taldearekin batera lehiatuko dira:

Galatasaray (Turkia),  Oldham Owls (Erresuma Batua), Interwetten-Coloplast Sitting Bulls (Austria) , BG Baskets Hamburg (Alemania),  Besiktas (Turkia), London Titans (Erresuma Batua) eta Kardemir (Turkia).

Zozketak, Galatasaray talde faboritoa bilbotarren multzo berean egotea ekarri du. Turkiarrek  Europako 5 kopa,Euroleague 1 eta hainbat liga eta kopa dituzte palmaresean. Jokalari oso ahaltsuak dituzte eta dena irabazteko hautagaiak dira. Ezustean hirugarren postuan geratu dira Champions Cup-eko beraien multzoan 2 garaipen (Albacete eta Cantu) eta porrot bakarrarekin (RSB Thuringia).Lehen hiru sailkatuen berdinketa eta basketaveragea aurka izatea erabakigarria izan dira Championseko lauko dinala ez jokatzeko. Horrenbestez Bilbon izango dira Euroliga irabazteko asmoz.

Interwetten-Coloplast Sitting Bulls, Austriako ligako talderik nagusiena da, 25 txapelketa baino gehiago irabazi dituelarik. Europako azken faseetan ohikoa izaten da bere presentzia. Lehen postua lortu du Errusian jokatutako aurreko fasean Santa Lucia italiarrei irabazi ondoren.

London Titans ezagunagoak dira, izan ere 2015ean Challenge Cup lehiaketako aurreko fasean elkarren aurka jokatu zuten Turkian. Partidu bietan bizkaitarrak nagusi izan ziren.

Bilbotarrak etxean jokatzeagatik sailkatu dira fase honetara. Bizkaitarren curriculuma ezin da alderatu gainontzeko taldeenekin, izan ere Bilbotarrek orain 5 urtetik jokatzen dituzte Europako lehiaketak. Lehen parte-hartzean ez ziren gai izan Challenge Cup-eko aurreko fasea igarotzeko baina 2016an azpi-txapeldun geratu ziren Banja Lukan (Bosnia) jokaturiko txapelketan.  Pasa den urtean Bilbon jokaturik aurreko partidu guztietan gailendu ziren eta ondorioz Tolosan (Frantzia) beste 7 talderen aurka jokatu zuten. Laugarren postua lortu zuten bertan eta Nazioarteko Federazioko rankingean postu asko igo zituzten. 2017ko martxoan jokaturiko aurreko fasean erakutsitako antolakuntza maila egokia izan zen Euroliga I-a antolatzeko ondorioetako bat.

LEHIAKETA PROGRAMA

             TXURDINAGA

 

           LASESARRE
          18/04/27            18/04/27  

HOUR

                                    GAME

HOUR

                             GAME

12:30

Bidaideak Bilbao BSR- Interwetten Coldplast Sitting Bulls

12:30

Galatasaray SK – London Titans

14:45

The Owls – BG Baskets Hamburg

14:45

Kardemir Karabüksport Kulübü – BJK RMK Marine

18:00

London Titans WBC – Bidaideak Bilbao

18:00

Interwetten Coldplast Sitting Bulls – Galatasaray SK

20:15

BJK RMK Marine – The Owls

20:15

BG Baskets Hamburg – Kardemir Karabükspor Kulübü

 

18/04/28

             18/04/28

HOUR

                                   GAME

HOUR

                            GAME

9:30

Galatasaray SK – Bidaideak Bilbao BSR

9:30

London Titans – Interwetten Coldplast Sitting Bulls

11:45

Kardemir Karabükspor Kulübü – The Owls

11:45

BJK RMK Marine – BG Baskets Hamburg

15:15

GAME 5ª – 6ª PLACE

15:15

GAME 7ª – 8ª PLACE

17:30

SEMIFINAL

17:30

SEMIFINAL

 

 

     TXURDINAGA
       18/04/29

HOUR

           GAME

10:00

GAME 3ª 4ª PLACE

12:15

FINAL