GDKO Ibaizabalek bere hautagaitza aurkeztu du Emakumezkoen Ligako Igoera Faseko egoitza izateko | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
GDKO

GDKO Ibaizabalek bere hautagaitza aurkeztu du Emakumezkoen Ligako Igoera Faseko egoitza izateko

Emakumezkoen Ligako Igoera Fasea jokatzeko sailkapena matematikoki lortu eta gero, GDKO Ibaizabal taldeak, Emakumezkoen 2. Ligako A multzoko liderrak, Apirilaren 26tik 29ra ospatuko den Faseko antolatzaile izateko beharrezko dokumentazioa aurkeztu du Espainiako federazioaren aurrean.

Galdakaoko Udalak eta CB Ibaizabalek apustu sendoa egin dute estatuko gorengo mailara igotzeko Fasearen egoitza izateko. Orain bi urte ere saiatu ziren baian Espainiar federazioak ez zuen hautgaitza hori aukeratu. Emakumezkoen bigarren maila sortu zenetik, fase hau ez da Euskadin jokatu.

Taldearen maila, zaleen fideltasuna eta sortutako ilusioa dira hautagaitza galdakoztarra aurkezteko zergatia nagusiak. CB Valencia Basket eta Kanaria Handiko Las Palmasek ere beraien hautagaitzak aurkeztu dituzte, beraz, hautagaitza lehiatua izango da. Irletan jokatuko da Emakumezkoen munduko kopa-

GDKO-k jokatuko duen laugarren Igoera Fasea izango da. 2012/13 denboraldian igoera lortu zuen Caceres hirian, 2014/15. urtean bosgarren bukatu zuen eta 2015/16 denboraldian seigarren.