MENU
BB-FUENLA

Asko sufritutako hiru garaipen eta logikaren barruan sartzen diren bi porrot

(FOTO: Photo/A. Arrizabalaga)  Asko kosta zaie garaipenak lortzea bizkaitarrei estatu mailako txapelketetan. Lointek,  puntu bakarraren aldearekin nagusitu zen, azken segundoan sarturiko saskiratzeari esker.  GDKO-k lan asko egin behar izan zuen jaitsiera hurbil duen talde baten aurka. HA Zornotzak inoiz ez bezala sufritu zuen baina beti bezala irabazi zuen. RETAbet saiatu zen baina ezin Fuenlabradaren aurka eta Santurtzi saiatu arren Estelak ez zion utzi.

RETABET BILBAO BASKET 77 – MONTAKIT FUENLABRADA 83

Garaipena gertu izan zuen RETAbet taldeak Fuenlabradako taldearen aurka. Bisitariek hirukoekin asmatu egin zuten, Hummink-i bikain erantzunez (20-23,10.im). Montakit oso irregular ibili zen, bilbotarrek boladaka ibili ziren eta atsedenaldira 33-46 iritsi ziren. Bilbao Basket saiatu zen atsedenaldiaren ondoren Javi Salgadoren gidaritzapean baina Fuenlabradak ondo asmatu zuen jaurtiketekin eta RETAbet ez zen fin ibili.

MOVISTAR ESTUDIANTES 69 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 70

Azken bozina jotzear zela lortu zuten Lointek Gernikak azken saskiratzea. Gernikarrak bikain hasi ziren, 10 minutuan 16-33koa lortuz. Gernikarrei beraien barne jokalariekin jokatzea ahaztu zitzaien eta hori aprobetxatu zuten madrildarrek 17-5eko partziala lortzeko eta 5 minuturen faltan 69-61 jarri ziren. Azken 3 minutuetara 69-68 iritsi ziren eta Gernikarrek 4 jaurtiketa libre izan zituen azken minutuetan eta huts egin zituen. Quirantek partidua erabakita uzteko aukera izan zuen 7 segundoren faltan baina beste bi jaurtiketa libre huts egin zituen eta azken jabetzan Gomezek ez zuen hutsik egin.

GDKO IBAIZABAL 62 – ASCENSORES TRESA BASKET MAR 55

Irabazi beharra zeukan GDKO-k  eta baita lortu ere. Asturiarrak bikain kantxaratu ziren, 0-12ko partziala lortuz. Orduan bizkaitarren erreakzioa etorri zen eta atsedenaldira 34-28 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean GDKO ez zen fin ibili eta ez zen gai partidua erabakita uzteko. Maria Españak 6 hiruko lortu zituen eta bere ausardiari esker garaipena etxean geratu zen.

HA ZORNOTZA 71 – VALLE DE EGÜES 68

Suarekin jolasten ibili zen HA Zornotza eta erretzetik gertu ibili zen. Bazirudien Westbrok-i esker berehala partidua erabakita geratuko zela baina Egesibarreko taldea eremuan ondo kokatu zen eta zornotzarrei gauzak oso zail jarri zizkien. Atsedenaldira 44-37. Mikel Garitaonaindiarenak saiatu ziren ihes egiten baina ezin. 15 segundoren faltan  71-68 eta jabetza nafarren alde. Aurkarien hirukoa ez zen sartu eta errebotea Orue-Mazagarentzat izan zen eta berdeek garaipena lortu zuten. Larreak ez du porrotik ezagutzen.

IGUALATORIO ESTELA 73 – SANTURTZI 64

Santurtzi saiatu zen ezustekoa ematen Santanderren baina ezik. 22-12 hasi zen partidua eta bizkaitarrak atzetik izan ziren denbora osoan. Ezkerraldekoek ez zuten amore eman 2-10eko partzial bati esker asko hurbildu ziren. Hor bukatu zen Santurtzikoen aukera. Moreen taldekide izandako Thomas Hampl-ek saskipean dominatu egin zuen eta Rafa Pueyorenen garaipena lortzeko gizon garrantzitsua izan zen.