MENU
  • LV-CM-ZST-LOI1
  • LV-CM-ZST-LOI011
  • LV-CM-ZST-LOI010
  • LV-CM-ZST-LOI9
  • LV-CM-ZST-LOI7
  • LV-CM-ZST-LOI6
  • LV-CM-ZST-LOI4
  • LV-CM-ZST-LOI3
  • LV-CM-ZST-LOI2
  • LV-CM-ZST-LOI

EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuk irabazi du derbia kadeteetan Zornotza sendo baten aurka

Euskal Ligak denboraldiko fase erabakigarrian sartu dira eta Zornotzak bere historiako lehendabiziko garaipena lortu du lehiaketa honetan. Kadeteek 54-66 irabazi diote Loiolari Bilbon. Hau eta beste gauza asko gertatu ziren Euskal Ligetan akta digitalak estreinatu ziren jardunaldi honetan.

GIZONEZKO KADETEAK

Asteburuko partidu nagusia Zornotzak eta Loiola Indautxuk jokatu zuten. Lehendabiziko aldiz talde zornotzar batek maila honetan hartu zuen parte eta itxura bikaina eman zuten. Hasieratik talde biak hotz xamar irten baziren ere, Zornotzarrak partiduan sartu ziren, defentsan oso aktibo jokatuz eta erasoan bat baten aurkako hainbat jokaldi sortuz. Kerman Salazar izan zen markagailua estreinatzen lehena. Fisikoki Loiola nabarmendu egin zen eta etxekoek urrunetik jaurtitzen hasi ziren eta hor zornotzarrak ez zuten asmatu: hirukoak ez ziren sartu (4/26 lortuz) eta saskira hurbiltzeko beldurraren erruz, Indautxukoek abantaila hartzen hasi ziren (11-16 ,9.min)

Zornotzak hori gainditu zuenean abantaila murriztea lortu zuen. Loiola ez zegoen eroso eta ezi zuen baloia nahi zuen tokian jarri. Hori bai, bilbotarren defentsak jokoa aldatu zuen eta abantailak gora egiten jarraitu zuten.

Atsedenaldira 24-37. Pronostikoak bete ziren. Loiolak maila hobea erakusten zuen eta bazirudien partidua bide azkarretik erabakita utziko zuela. Biana Zornotzak ez zuen amore eman 18 puntu azpitik ego narren eta Loiolaren aurka borrokan jarraitu zuen (54-66).

Jardunaldiko gainontzeko partiduetan Unamunok bigarren partean ezin izan zuen Fundacion 5+11 taldearen aurka, izan ere Sow-ek 30 puntu eta 15 errebote lortu zituen, Bilbotarrentzako ametsagizto bat bihurtuz (63-78).

A2an Paules Galtzagorri Fundación 5+11Izagabe taldeari gauzak zail jarri zizkion (76-66) eta Limpiezas Al Garbik ezin izan zuen ezer egin Grupo Zaher ISB  taldearen aurka (92-49).

Grupo Zaher ISB (92-49).

EMAKUMEZKO KADETAK

Bi garaipen lortu dituzte talde bizkaitarrek A1ean. Loiola Indautxu Movilteck ISB baino hobea izan zen hasieratik. Lehen laurdenean 12-2 eta atsedenaldian 27-10. Amaieran 52-39. Gernika KESB Easo baino gehiago izan zen 56-50, nahiz eta hirugarren laurdenean oso txarto ibili.

A2an, La Salle Bilbaok eta Askartza Claret taldeek pausu garrantzitsua eman zuten maila mantentzeko helburuan. Deustukoek Aparthotel Divan Araskiri 49-63 irabazi zioten eta Leioarrek 42-32 Cafes Aitonari.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Derbi bizkaitarra A1ean Loiola Indautxu eta GetxoSaskiren artean A1ean. Bagenekien Loiola Indautxu talde arriskutsua zela eta 76-70 irabazi zuen talde hori-beltzaren aurka. Partidu oso berdindua izan zen. Gutiez-ek 26 puntu lortu zituen. Bilbao Unamunok ere irabazi egin zion Easori 69-75, Endika Alonsoren hirukoa erabakigarria izan zen.

A2an Tabirako Baquek ezin zuen Fundación 5+11B taldearen aurka eta ez zuen irabazteko aukerarik izan,94+65.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gernikak 49-69 irabazi zuen Arabako lurretan Electro Alavesa Araski taldeari, non Aitana Vergarak 18 puntu lortu zituen. Loiola Indautxuri gauzak okerrago joan zitzaizkion, lehendabiziko 5 minutuak baino ez zen gai izan Asador 10 Gibaj taldeari eusteko. Amaieran 91-36.

A2an garaipen erosoa lortu zuen Tabirako Baquek Arabaren aurka (62-35) eta La Salle irabazteko zorian izan zen, 46-51, Easoren aurka.