MENU
  • LOINTEK-BEMB4
  • LOINTEK-BEMB3
  • LOINTEK-BEMB2
  • LOINTEK-BEMB

Lointek, GDKO, HA Zornotza eta Santurtzik goiko postuetan jarraitzeko balio dieten garaipenak eskuratu dituzte

 

Albiste bikainak ekarri dizkigu asteburu honek FEB lehiaketetan dabiltzan gure taldeentzat. Lointek Gernika Bizkaia Bembibre baino hobea izan zen, GDKO-k garaipen garrantzitsua lortu zuen Cortegada aurkari zuzenaren aurka. HA Zornotzak  Mondragoni irabazi zion eta Santurtzik buelta itzela eman zion partiduari eta Ardoi baino gehiago izan zen, luzapena baliatuz. Irabazi ez zutenen artean RETAbet eta Bidaideak aurkitzen dira. Beltzezko gizonek Real Madrilen aurka jokatu zuten eta Txurdinagakoek Kanariarren aurka.

REAL MADRID 95 – RETABET BILBAO BASKET 65

Pronostikoak bete egin ziren partidu honetan. Bilbotarrek soilik lehendabiziko 13 minutuak eusteko gai izan ziren. Aurretik jartzea lortu zuten Bilbotarrek 23-28, baina ondoren etxekoek 23-6ko partziala lortu eta dena erabakita utzi zuten.Carrol izan zen Madrildarren jokalari onena.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 82 – BEMBIBRE 62

Hamargarren garaipena eta bosgarren postuan dira Gernikarrak, Embutidos Pajariel Bembibrei 82-62 irabazi ondoren. Gernikarrak hobeto ibili ziren saskipean eta bigarren aukera askoz gozatu zuten, Dina eta Pina protagonista izan zirelarik. Azken laurdenean erabaki zen dena.

CORTEGADA 60 – GDKO IBAIZABAL 70

Momentu ezin hobean aurkitzen da GDKO Ibaizabal. Igoera Fasera sailkatzeko hautagai nagusia den Cortegadari 10 puntuko aldearekin irabazi zion.  Galiziarrek beraien barneko jokalari Amy Syll-en baja asko nabaritu zuten. Defentsan ere ondo aritu ziren bizkaitarrak aurkarien erasoak geldituz. Ibaizabalek ondo kudeatu zituen abantailak.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 78 – HA ZORNOTZA 90

HA Zornotzak aurreko partiduetako eskema berdina errepikatu zuen. Topea hasi eta abantaila lortzea. Iturripekoek lehen laurdenean sufritu zuten,16-28,  baina berdintzea lortu zuten eta partida osoan zehar abantailak ez ziren handiak izan.

SANTURTZI 84 – MEGACALZADO ARDOI 82

Luzapenean irabazi zuen Santurtzik, partidua irauli ondoren. Moreak ez ziren ondo hasi saskiaren aurrean ezta defentsa lanetan. Torresek ezin zuen Savitski gelditu eta 3 faltarekin jarri zen azkar batean. Ardoik erraz saskiratzen zuen eta atsedenaldira 26-40 iritsi ziren. Bizkaitarrak hirugarren laurdenean hobetzen hasi ziren, erasoan tokia aurkituz baian nafarrek +14 jarraitzen zuten (44-58,30min). Mugarzak eremuko defentsa planteatu zuen eta kanpokoen hirukoak ez ziren sartzen, bai ordea Santurtzikoenak. Moreek bost hiruko jarraian sartu zituzten eta partidua irabazteko baloia izan zuten baina Mikel Sainz de la Mazaren barneraketa ez zen saskiratze batekin bukatu eta luzapena etorri zen.

Berdintasunak luzapenean jarraitu zuen eta azken aurreko jokaldian Santurtzik blokeo zuzenak jokatu zuen.. Betolazak 5 metrotik jarti zuen baina huts egin zuen eta Sainz de la Mazak abantaila lortu zuen. Bi puntu aurretik bizkaitarrak. Momentu horretan Ardoik Savitski bilatu zuen baina honen jaurtiketa ez zen sartu. Amaieran 84-82.

BSR ACE GRAN CANARIA 79 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 70

Partidu oso berdindua jokatu zuten Bilbotarrek kanarietan. Atsedenaldiaren ondorengo 6. Minutuan aurretik jarri ziren, baina hortik aurrera ez zen dominatzaile argirik eta 4 minuturen faltan 3 puntu azpitik ziren 63-66. Kanariarrek bizkaitarren huts egiteak baliatu zituzten minutu erabakigarrienetan abantaila lortzeko.