MENU
GKA-QAZERES

Albiste onak eman dizkigute Bizkaiko taldeek estatuko lehiaketetan

Gure talde guztiek garaipena lortu zuten Endesa Ligan eta FEB lehiaketetan. RETAbet-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen Estudiantesen aurka. Lointek Gernika Bizkaiak irabazi egin zuen joko ona erakutsiz Al-Qazares taldearen aurka eta Kopa oso hurbil dauka. Santurtzik eta Zornotzak Gabonetako oporrak hartu dituzte bi garaipen eskuratu eta gero. GDKO Ibaizabalek Igoera Fasea jokatzeko eskubidea ematen dion postuetariko bat lortu du eta Bidaideak Bilbao BSR Vistazul baino asko gehiago izan zen.

RETABET BILBAO BASKET 87 – MOVISTAR ESTUDIANTES 77

Garaipena behar zuten Bilbotarrek eta baita lortu ere. RETAbet taldeak egoera zail hau aurrera atera zuen. Miribilla efektua sumatu zen eta Javi Salgado eta Todorovic erabakigarriak izan ziren partiduaren emaitza “beltzezko gizonen” aldekoa izateko. Endesa Ligako lehendabiziko garaipena Veljko Mrsic-ek taldearen gidaritza lortu zuenetik.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 90 – NISSAN AL QÁZERES 44

Saskibaloi ikuskizun bikaina eskaini zuen Lointek Gernika Bizkaiak Dia Ligako lehen itzuliko azken aurreko jardunaldian, Erreginaren kopara sailkatzeko hautagai sendoa zen Al Qazeres taldearen aurka. Defentsa bikain bati esker, lehiaketako bi jokalari baliotsuenak anulatu zituzten. Erasoan bikain aritu ziren orokorrean, kanpoko jaurtiketetan asmatuz (10/13 hirukoetan). Errotazio asko burutu zituzten eta garaipena lortu zuten bigarren laurdenetan aurrera erabaki zen partiduan. Kopa jokatzeko hurrengo jardunaldia irabazi beharra dauka Lointekek eta Sant Adriá edo IDKren porrotari itxaron.

LIMA HORTA 50 – GDKO IBAIZABAL 71

GDKO Ibaizabal taldeak Emakumezkoen 2. Ligako A multzoko lehen 4 postuetan bukatu dute urtea Lima Horta taldeari irabazi ostean. GDKO pistara oso seguru irten zen, Kataluniakoen puntu gogorrei eutsiz, hirukoetan lana zailduz (hirukoetan 1/15). Barneko jokoan Agirregoikoak nagusitasuna erakutsi zuen. Erasoan ideia argiak erakutsi zituen eta taldeak eta Peytonekin erasoan taldeak oreka erakutsi zuen. Lehen laurdeneko 8-22koa ondo kudeatu zuen talde galdakaoztarrak eta abantaila naturaltasunez handitu zuten.

HA ZORNOTZA 77 – CB LA FLECHA 60

Asko kostatu zitzaion HA Zornotzari EBAko AA multzoko lider bezala uztea 2017. Urtea, izan ere CB La Flechak gauzak zail jarri zizkion. Bizkaitarrak hirugarren laurdenean baino ez ziran izan aurkariak baino gehiago. Bisitariek zorte txarra izan zuten, izan ere Jorge Martinez lesionatu zitzaien eta hori erabakigarria izan zen partidua Mikel Garitaonandiaren taldearen alde jartzeko.

SANTURTZI 67 – ULACIA GRUPO ZKE 46

Naiz eta Santurtziarrak partidura ondo ez sartu, zarauztarrek ez zuten aprobetxatu eta atsedenaldira aurretik iritsi ziren Ibai Mugarazarenak 31-29. Hirugarren laurdenetik aurrera AA multzo honetako sailkapeneko talderik indartsuenetarikoa zirela erakutsi zuten, defentsatik bikain erreakzionatuz. 10 puntu baino gehiagoko aldeak lortu zituzten , azken laurdeneko partzialean 16-2koa lortuz.  Juan Torresen lana azpimarratu behar da, 21 puntu eta 15 erreboterekin.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 102 – BSR VISTAZUL 39

Erakustaldia eman zuen Bidaideak taldeak Txurdinagako Kiroldegian. Atsedenaldirako dena erabakita zegoen. Vistazul taldeak ezer gutxi egiteko aukera izan zuen, izan ere Bilbotarrak gainetik pasa ziren. Amaieran 102-39.