MENU
PIN-J2-3

UGP-PIN: Astelehenean jakingo dituzte egutegiak izena eman duten 160 taldeek

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik gure esker ona adierazi nahi dizuegu XLVII GABONETAKO TORNEOA-U.G.P-P.I.N. 2017/18/ XIII GABONETAKO B.E.C. 2017/2018 TORNEOAN jarritako interesagatik. Torneoa Abenduaren 22tik Urtarrilaren 5era ospatuko da Bilbao Exhibition Center-en. Izen emate kopuruari dagokionez, errekor berria hautsi dugu, izan ere 160 talde izango ditugu edizio honetan.

Behin izena emanda, honako pausu hauek emango dira:

  • Astelehena 18: Egutegien eta ordutegian argitaratzea.
  • Osteguna 21 eta Ostirala 22: Azoka eremura sartzeko paseak emango dira. Eskuz emango dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren egoitzan, Martin Barua Picaza Kalea 27 2. Jendaurreko arreta ordutegian: Goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 14:00etatik 19:00etara. Ostegunean Goiz eta arratsaldez eta ostiralean bakarrik goizez.
  • Ostirala 22: Arratsaldean abiaraziko da lehiaketa talde batzuentzat. Adi egon egutegiari.

Torneo honetan izena emateak lagun eta entrenatzaileentzako gonbidapenak izateko eskubidea darama, guztira 10 pertsona talde bakoitzeko, JOKALARIAK BARNE.

BEC-eko gerentziaren eskariz, azoka eremura GUZTIOK BATERA sartu beharko zarete, BEHIN PASEA BALIDATU ETA GERO EZINGO DA BERRIZ BALIDATU.