BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Loiola (GJ), La Salle (EJ), Askartza (EK) eta Zornotza eta Paules (GK), Euskal Ligara igo dira | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA010
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA9
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA7
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA6
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA5
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA4
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA3
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA2
  • CM-ESP-LV-ZST-LEIOA

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Loiola (GJ), La Salle (EJ), Askartza (EK) eta Zornotza eta Paules (GK), Euskal Ligara igo dira

Pasa den asteburuan Bizkaiko Liga Berezietako taldeek denboraldiko helburuetariko bat gauzatzea izan zuten jokoan.Junior eta Kadete multzoetako lehen bi taldeek Euskal Ligetara igotzeko kruzeak zituzten jokoan. Maila guztietan plaza bat zegoen jokoan baina gizonezko Kadeteetan bi. Igoera talde faboritoentzako izan da: Loiola Indautxu, Gizonezko Juniorretan, La Salle Emakumezko Juniorretan. Gizonezko kadeteetan igoera Zornotza eta Paules taldeentzat izan da eta Emakumezko kadeteetan Askartzarentzat. Talde hauek Euskal Ligako A1 edo A2an jokatzen duten erabakitzeko fasea izango dute hurrengo pausua.

GIZONEZKO JUNIORRAK: LOIOLA EUSKAL LIGARA ITZULI DA

Talde bilbotarrak garaipenak lortu zituen denboraldiko partidurik garrantzitsuenetarikoan. Javi Diezenak partidurik galdu gabe ziren eta aurkariak baino gehiago izan ziren, Euskal Ligarako sailkapena ziurtatuz.

Lehendabizi, Indautxukoek 64-49 irabazi zioten Dosa Salesianos on bati. Iker Martinezen taldeak ondo jokatu zuen baina Bilbotarrek talentu eta eraginkortasun handiagoa erakutsi zuten, garaipena bereganatuz.

Beste finalerdian la Sallek 43-76 irabazi zioten A multzoko txapelduna den Padurari. Horiek partidu bikaina egin zuten finalerako indarrak hartuz.

La Salle eta Loiolaren arteko finalean, horiak gogotsu abiatu ziren baina “jesuiten” talentua agerian geratu zen partidua erabakitzeko. Amaieran 72-54. Etxekoek horrenbeste merezi duten Euskal Liga jokatuko dute.

LA SALLE NAGUSI EMAKUMEZKO JUNIORRETAN

La Salle Bilbao ESP-ko emakumezko gazteen taldeak etxean jokatu zituen igoerako bi kruzeak eta Euskal Ligarako igoera lortu zuen. Lehendabiziko partiduan Unamunori irabazi zion eta jarraian Zornotzari. Horiek merezitako saria jaso zuten.

Lehendabiziko kruzea Xabi Martinen UNAMUNOREN AURKA JOKATU ZUTEN Deustukoek. Hasieratik nahi zuten erritmoa markatu zuten eta Unomono ez zen gai izan jasotako kolpe guztiei erantzuteko. Amaieran 67-32.

Bigarren kruzea ere Deustun jokatu zen. Bertan izan ziren la Salleren beste emakumezkoen gazte taldea eta Zornotza. Partiduan zehar berdintasuna izan zen nagusi. Ez zen abantaila handirik izan baina Zornotzarrek azken momentuan izandako emozioz beteriko amaiera bati esker garaipena lortu zuten (60-61).

Partidu erabakigarrian La Sallek lana gogotik egin behar izan zuen Zornotzari irabazteko. Horiek aurkarien huts egite txikiak bikain aprobetxatu zituzten. Amaieran 50-44.

ZORNOTZA ETA PAULES TALDEEK AURREIKUSPENAK BETE DITUZTE GIZONEZKO KADETEETAN

Euskal Ligarako bi plaza zauden jokoan Gizonezko Kadeteetan eta postu horiek Zornotza eta Paules-entzat izan ziren. Talde biek etxean jokaturiko partiduak irabazi zituzten eta elkarren arteko partidua Zornotzarentzat izan zen.

Mailako lehen finalean Zornotza bikain aritu zen Ixerbekoan eta Iñaki Sedanoren Leioa baino gehiago izan ziren. Etxekoek atsedenaldira hamar puntu baino gehiagoko aldearekin iristea lortu zuten. Hortik aurrera Leioarrek 64-60 hurbildu ziren eta azken 90 segundoak 2 puntuko aldearekin abiarazi ziren, 64-62. Orduan etorri zen Kerman Salaraz eta 2+1ekoa lortu zuen, Leioa aldenduz. Azkenean Euskal Ligarako sailkapena Zornotzarrentzat izan zen, EBAko jokalari batzuei esker 70-62.

Bagatzan ospatu zen Kavi Garcia Panizoren Paules eta Txotxo eta Nerea Sanz-en Getxoren arteko norgehiagoka. Gorka Allendek ezin izan zuen parte hartu eta nabaritu zuten getxotarrek. 63-42 .

 

Amaieran, Fernando Hernandezen taldeak gogo gehiago erakutsi zuen txapelketa lortzeko. Hasierako momentutik Paules taldekoak baino gehiago izan ziren, baina ez ziren Zornotzarrei irabazteko gai izan (68-55).

ASKARTZA EUSKAL LIGARA ITZULI DA EMAKUMEZKO KADETEETAN

Manu Estevez-ek zuzenduriko Emakumezko Kadete mailako Askartzak Euskal Ligarako pasea lortu zuen igandeko finalean egindako lan bikainari esker. Finalerdietan Escolapios taldeari irabazi zion. Tabirakok beste Tabirakori irabazi zion beste finalerdian.Igoera lortzeko aurkaria izan ziren Durangarrak Eskuinaldekoentzat.

Lehen finalerdia Askartza ikastetxean ospatu zen etxeko taldea eta Escolapios taldeen artean. Bilbotarrak aurretik izan ziren une askotan baina Askartzakoek ez zuten amore eman. Horri, Bilbotarren jokalari garrantzitsu baten lesioa gehitu zitzaion, amaieran 64-46 geratuz.

Beste finalerdian berdintasuna izan zen nagusi klub bereko talde bien artean. Maila bereziko B multzoko Tabirako Baqué ESP gehiago izan zen 58-47 nagusituz.

Azken partiduan Askartzakoek lehen zati bikain jokatu zuten. Hasierako 4-8kotik Tabirako jaisten hasi zen eta etxekoek 37-8ko partzial bikaina lortu zuten, atsedenaldira 25 puntuko aldearekin iritsi zirelarik. Durangarrek ordea ez zuten amore eman baina abantaila salba ezina zen. Amaieran gertu izan ziren Durangarrak baina garaipena etxekoentzat izan zen 55-52.